GARA > Idatzia > > Kultura

Anjel Lertxundi, Aingeru Epaltza eta Jokin Muñoz idazleak, Frankfurteko Liburu Azokan

Bihar hasiko den azokan hainbat ekitaldi antolatu dituzte Euskal Editoreen Elkarteak eta Bost_Kultura agentziak. Euskal literaturaren erakusmahaia hilaren 17an zabaldu, eta idazleek irakurraldiak egingo dituzte.

p041_f01_148x92.jpg

GARA | DONOSTIA

Anjel Lertxundi, Aingeru Epaltza eta Jokin Muñoz idazleak Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azokan izango dira, beraien obrak eta euskal literatura ezagutzera emateko asmoz. Euskal Editoreen Elkarteak eta Bost_Kultura agentziak hainbat ekintza antolatu dituzte azokaren baitan.

Bidaia literarioari ostegunean ekingo diote Bost_Kultura agentziaren eskutik. Bilbotik abiatu eta Alemanian zehar, hilaren 22ra arte, euren lanen irakurraldiak egingo dituzte, Berlin, Essen, Frankfurt eta Paderborn hirietan. Irakurraldi bidaia Frankfurten bertan hasiko dute hiru idazleek. Trenean egingo duten bidaiaren bitartez, Angel Lertxundik eta Epaltzak beren lanak jendaurrean irakurri, eta «Hamaseigarrenean, aidanez» filma ere erakutsiko dute.

Euskal Editoreen Elkarteak antolatuta, berriz, euskal literaturaren aurkezpen ekitaldiak izango dira ostiralean azokan. Lertxundik, Epaltzak eta Muñozek egingo duten mahai-inguru batekin hasiko da eguna, eta ondoren Miren Azkarate, Kultura sailburua bertan dela, euskal literaturaren erakusmahaiaren inaugurazio ofiziala egingo dute. Horrez gain, Jokin Muñoz, gainera, Roberta Gozzi bere italierazko itzultzailearekin batera, itzulpen prozesuari buruz ere mintzatuko da.

Bestalde, euskal liburuen «Eskubide eskuragarrien gida»ren berrargitalpen gaurkotua, «Haur eta gazteentzako euskal literaturako gida» eta «Helduentzako euskal liburuen gida» osatuz, euskal literaturako liburuen fitxak jaso ditu elkarteak beste hizkuntzetara itzultzeko.

Zubiak bilduma

Bost_Kultura promozio agentziaren xede nagusia bost urteko epearen barruan hamar izenburu alemanez argitaratzea da. Orain arte, Joseba Sarrionaindiaren «Lagun Izoztua», Edorta Jimenezen «Kilkerren hotsak» eta Arantxa Urretabizkaiaren «Koaderno gorria» liburuek osatzen dute bilduma.

Orain, beste bi gehitu dituzte. Petra Elser agentziako arduradunak azaldu duenez, bidaia, hain zuzen ere, azokarako aurkezten diren bi liburuen harira dator. Lertxundiren «Hamaseigarrenean aidanez» eta Epaltzaren «Rock´n´roll» liburuak argitaratu berri baititu PRV argitaletxe alemanak.

Elserrek, gainera, datorren urteko izenburuak ere iragarri ditu. Harkaitz Canoren «Pasaia blues» eta Karmele Jaioren «Amaren eskuak» liburuak alemanez irakurtzeko parada izango da.

La Feria de Frankfurt, bajo la amenaza digital

La Feria del Libro de Frankfurt, la más grande del mundo en el sector, se inaugura hoy bajo el signo de la amenaza digital que pesa sobre el libro impreso. «Desde hace diez años se está intentando convertir el libro digital en un producto de masas, pero sólo ahora los nuevos lectores electrónicos han creado las condiciones para ello», dijo ayer el director de la feria, Jürgen Boos. En su opinión, los modelos actuales se manejan con mayor comodidad. Al margen de la cuestión de la digitalización, la feria volverá otra vez a tener su actividad tradicional. El país invitado este año es Turquía, cuya literatura estará representada hoy en la ceremonia inaugural por el Premio Nobel de Literatura Orhan Pamuk. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo