GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Berangoko lehen ikastola omendu nahi izan dute ikasle eta irakasle ohiek

p017_f03_088x072.jpg

GARA |

Aspaldian ikusi gabeko lagunekin elkartzeko, aspaldiko pasadizoen oroitzapenei hautsa kentzeko... baina, batez ere, eskerrak emateko.

Berangoko zenbait gizon eta emakumek 1960ko hamarkadan gogor egin zuten lan, eta euren seme-alabak euskaraz jabetu zitezen eta euskaraz ikas zezaten tematu ziren. Gogor aritu ere, euren esfortzuaren fruitu sortu baitzen 1965ean lehen ikastola herrian.

Ikasgela haietan jardundako haurtxoak, euskaraz jabetutako gizon eta emakume helduak dira jada, eta orduan egindako lana eta erakutsi zuten ausardia eskertu nahi izan diete beren gurasoei eta batez ere, «aitzindari lanetan» aritu ziren zazpi bat pertsonei, hain zailak ziren egun haietan gogor eta tinko jardun zutelako.

Larunbatean, Berangon antolatutako ekitaldian, ikasgela haietan lehen ikastaldiak jaso zituzten 60 bat lagun elkartu ziren, baita irakasle lanetan aritutako pertsonak. Udalaren parean atera zuten talde argazkia eta eguerdian ia afaltzeraino luzatu zen bazkaria egin zuten; izan ere, asko zegoen kontatzeko, gogoratzeko... Bost urtean egon zen zabalik ikastetxe hura, 1970ean eraitsia izan baitzen, baina urte haiei esker, Joselu Gonzalez ikasleetako batek nabarmendu duenez, «gutako askok euskaraz ikasi genuen».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo