GARA > Idatzia > Kirolak > Herri-kirolak

Trontza Bizkaiko finalak

Intxaurbe-Olibares eta Etxebarriatarrak izan dira herrialdeko bikorik onenak

p038_f01_97x160.jpg

J.L. | DONOSTIA

Ez zen ezustekorik izan eta Intxaurbe-Olibares eta Etxebarria-Etxebarria izan ziren herenegun, Basaurin, Bizkaiko onenak, mutiletan eta emakumezkoetan, hurrenez hurren.

Gizonezkoetan, lau biko aurkeztu ziren herrialdeko finalera, eta bakoitzak 10 epai eman behar izan zizkion etzanda 60 ontzako enbor bati, eta gero kana-erdikoari, berriz, 6 zutik eta beste horrenbeste etzanda. Faboritoak berehala aitzineratu ziren, eta zutikako lanaren ostean ia finala erabakita utzi zuten, hor tartea zabaldu baitzuten.

Bigarren posturako ere ez zen aparteko emoziorik izan, Arana anaiak azkar jarri baitziren postu horretan eta amaierara arte horri eusteko modua egin zuten. Hirugarrengoan, berriz, beti Etxeberria eta Astondoa aritu ziren, eta oso azkar geratu ziren atzera Ardeo eta Arozena getxotarrak.

Emakumezkoetan ere Etxebarriatarrak ziren irabazteko faborito, eta ez zieten aurkariei ezusterako inongo tarterik utzi. Hauek 45 ontzako enbor bati 10 epai eman behar izan zizkieten etzanda, eta amaieran eroso lortu zuten txapela. Bukaeran minutu bateko tartea egin baitzuten.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo