«Zentsuraren Aurkako Jaialdia» Bilbon, isilarazi nahi izan dituztenen bilgune eta plaza
Aurten hirugarrenez antolatu duten jaialdian artista emakumeek izango dute protagonismo nagusia, zentsura jasaten duten artisten artean zentsura bikoitza pairatu behar izaten dutelako, emakume izateagatik.
Anartz BILBAO | BILBO
Zentsuraren Aurkako Jaialdiak hiru urte beteko ditu aurten gurean. Lehenengoz Bilbon baino jorratuko ez diren jardunaldiek, modu honetan, plaza eskaini nahi diete inoiz eta inon edonorengandik zentsura pairatu duten artistei, «askatasuna zerbait bada, besteei entzun nahi ez dutena esateko eskubidea baita», Orson Wellesek esan zuenez.
Beraz, munduko lau bazterretatik etorritako idazle, marrazkilari, musikari eta beste bilduko dira hamar egunez Bilbon, bihar hasi eta urriaren 26a bitarte, elkarren berri izan, eta «beldurra oinarri duen zentsura» nola borrokatu elkarrekin partekatzeko.
Musika bukaerarako utzita, datorren asteartean, urriak 21, Chris Hillen «Issa´s Story» dokumentala eta Mohamed Al Daradjiren «Ahlaam» filma ikusteko parada izango da Bidebarrietan, 20.30ean. Biharamunean, beste horrenbeste Simon Broughtonen «Sufi Soul» (islamaren arima mistikoa agertzen duen lana) eta Marc Fosterren «Cometas en el cielo» lanekin. Proiekzioekin bukatzeko, urriaren 23an Rex Bloomsteinen «Una mente independiente» ikusteko aukera izango da, toki eta ordu berean.
Gainera, Issa Nyaphaga margolariak bere lanen erakusketa bat aurkeztuko digu EHUk Zazpi Kaleetan duen egoitzan, azaroaren 21a arte ikusgai izango duguna. Biharamunean hitzaldi bat emango du kamerundarrak toki berean, Todd Lester Freedimensional elkarteko ordezkariarekin batera. Horretaz gain, Nyaphagak «Urban Way» izeneko performancea antzeztuko du Arriaga plazan, urriaren 25ean.
Aipatutako hitzaldiaz gain, urriaren 23an mahai-inguru interesgarri bateko partaide izango dira jaialdian parte hartuko duten artista gehienak, EiTBko egoitza nagusian, 11.00etan, batak bestearengandik ikasteko.
Musika emankizunak
Musika atalari dagokionez, bihar S.A. talde indartsuak irekiko du jaialdia, Santana 27 aretoan, eta «Mala Sangre» azken lana aurkeztu. Horretaz aparte, beste hiru zuzeneko izango dira, Bidebarrieta liburutegian guztiak, 20.00etan. Urriaren 24an, gaur zortzi, Mahsa eta Marjan Vahdat ahizpa iraniarrak izango dira bertan, beren herrian, emakume izateagatik, publiko aurrean abesteko debekua duten artistak. Hurrengo egunean, antzeko arazoak izan dituen Chiwoniso zinbawetarrak hartuko die txanda, eta urriaren 26an, jaialdiari bukaera emanez, Kamilya Jubran palestinar emakumeak kantatuko du.
Bestalde, aurtengo afitxaren egilea Piero Quijano perutarra dela nabarmendu beharra dago, berak egindako marrazkiek armada kritikatzen zutela-eta, arazo franko izan baititu bere herrian erakusketak egiterakoan.
Entre la lista de los artistas censurados nombrada ayer cobran especial significancia las bandas de rock de Euskal Herria perseguidas por los sectores más conservadores del Estado español. Entre ellas, Soziedad Alkoholika, a quien han tratado de azotar sin descanso a pesar de que han salido indemnes del juicio al que se vieron sometidos, por nombrar contundentemente todo aquello que aborrecen en sus afilados temas.
Los gasteiztarras abren la tercera edición del festival mañana, para presentar su reciente «Mala Sangre» en la sala Santana 27. (21.00 h. 18 euros).