Nahasmena nagusi Ergenekon sarearen aurkako epaiketan
Ustez Turkian estatu-kolpe bat prestatzen ari zirelako Ergenekon sarearen 86 kideren aurkako epaiketa istiluekin hasi zen atzo. Auzipetu guztiak biltzeko aretorik ez zegoela-eta abokatuek protesta egin zuten. Ergenekon sareko kideei Turkiako Gobernuaren kontra aritzea leporatzen diete. Akusazioaren arabera, Recep Tayyip Erdogan islamistaren Gobernua erorarazi nahi zuten.GARA |
Ergenekon izeneko armada sekretua osatzen zuten ustezko 86 kideren aurkako epaiketa atzo hasi zen Turkian. Recep Tayyip Erdogan lehen ministro islamiarraren aurkako estatu-kolpea prestatzea egozten diete atzo Istanbul inguruko Silivri espetxean hasi zen epaiketan.
Epaiketa aretoa jendez gainezka zegoen. Abokatu ugarik ez zuten esertzeko tokirik ere. Gauzak horrela, epaileak akusatuak bi taldetan banatzea proposatu zuen. Behin-behineko espetxealdian ez zeudenak geroago epaitzea erabaki zuen.
Abokatuek ez zuten proposamen hori onartu, defentsarako eskubideen aurka egiten zuelakoan. Horrenbestez, epaiketa gela handiago batean -kiroldegi batean- egin zedin eskatu zuten, akusatu guztiak baldintza egokietan eta batera epaitu ahal izateko.«Berrogeita hamar urte daramatzat abokatu lanetan eta ez dut inoiz horrelakorik ikusi», adierazi zuen abokatu batek.
«Nahasmen bera pairatu genuen afera hau duela 16 hilabete hasi zenean, eta honek defentsarako eskubidea behar bezala bermatzea ezinezko bilakatzen du», nabarmendu zuen beste abokatu batek.
Gauzak horrela, epaileak epaiketa eten zuen eskaera hauen gainean erabaki bat hartzeko. Arazoaren gaineko hausnarketa egin ondoren, epaiketak aurrera egitea erabaki zuen. Lehenbizi espetxean dauden 46 akusatuen testigantza jasotzea eta horren ostean aske dauden berrogei auzipetuena egitea deliberatu zuen.
Horrez gain, alboko gela batean telebista pantaila bat paratzea agindu zuen, kazetariek eta auzipetuen senideek epaiketa jarraitu ahal izan zezaten.
Auzipetuek 30 akusaziori egin beharko diete aurre. Leporatzen dietenaren artean, Turkian kaosa sortzea dago. Horretarako, akusazioaren arabera, legez kanpoko manifestazioak, hainbat erailketa eta polizien aurkako erasoak egin nahi zituzten. Horren guztiaren helburua Erdoganen AKP alderdi islamiarra Turkiako Gobernutik botatzea zen.
Akusatuen artean, erretiroan dauden Armadako ofizialak, politikari sozialdemokratak, kazetariak, elkarte laikoetako kideak eta unibertsitateko ikasle eta irakasleak daude.
2007ko ekainean Istanbulen granada sorta bat aurkitu zutenean hasitako ikerketan oinarritzen da 86 hiritar hauen kontrako prozesua.
«Cumhuriyet» egunkari laikokoak auzipetuen aldeko jarrera hartu du. Beraien kontra behar beste froga ez dagoela nabarmendu eta atzo hasitakoa epaiketa ez dela iruzur politikoa baizik gaineratu du. Egunkari horretako iritzi saileko burua, 86 urteko Ilham Selçuk, auzipetuetako bat da. Bestalde, AKPren Gobernuaren alde egiten duten kazetek «garrantzi itzela duen epaiketatzat» jo dute Silivrikoa.
Komunikabide horien arabera, Ergenekon sarearen helburua indarkeria giroa sortzea zen, Turkiako Armadaren esku-hartzea justifikatzeko. Lau estatu-kolpe burutu ditu Armadak Turkian azken hamarkadetan, eta iaz laizismoa defendatzeko prest zegoela bota zion Gobernu islamiarrari.
Akusazioaren txostenak 2.500 orrialde ditu, eta Estatuko Kontseiluaren egoitzaren aurka eraso egitea leporatzen dio Ergenekon sareari. Eraso horretan epaile bat hil zen. «Cumhuriyet» egunkariaren kontra granadak jaurtitzea ere egozten diote.
Horez gain, Recep Tayyip Erdogan lehen ministroaren, Armadako buru ohi Yasar Büyükanit-en eta Literaturako Nobel saridun Orhan Pamuk-en kontrako atentatuak prestatu zituztela ere azaltzen da txostenean.
Silivriko espetxearen aurrean, Langileen Alderdiko (IP, kemalista) kideak bildu ziren epaiketaren aurka egiteko. Beren buru Dogu Perinçek-entzat bizitza osoko espetxe zigorra eskatzen dute.
Un manifestante kurdo murió ayer en Kurdistán Norte después de que la Policía turca reprimiese una manifestación para denunciar el encarcelamiento del dirigente histórico del PKK, Abdullah Öcalan.
El viernes, sus abogados afirmaron que había sido objeto de maltrato por parte de los guardianes de la isla-prisión de Imrali (mar de Mármara), donde permanece encarcelado desde su detención en Kenia en 1999.
Durante el fin de semana ya se habían registrado enfrentamientos entre manifestantes y la Policía turca en Kurdistán Norte, con un balance de dos heridos.
Según declaró a France Presse un responsable policial por teléfono, el fallecimiento se produjo en la localidad de Dogubeyazit. Anadolu Ajansi se limitó a decir que los incidentes comenzaron cuando los manifestantes, que coreaban consignas a favor de Öcalan y del PKK, intentaron avanzar pese a la orden de dispersarse.
Siempre según su versión, éstos lanzaron piedras contra los policías, que respondieron «disparando al aire» y empleando gases lacrimógenos y agua a presión.
Sin embargo, las circunstancias en las que se produjo esta muerte siguen sin aclararse, aunque informaciones no confirmadas apuntan a que falleció tras recibir el impacto de una bala de la Policía turca.
Los enfrentamientos también se sucedieron en a Diyarbakir, la ciudad más grande de la región, durante la visita del primer ministro turco, Recep Tayyip Erdogan. Los servicios y comercios de interrumpieron su actividad.
Turkia EBko kide izateko negoziazio prozesua 2010erako prest egotea espero duela esan zuen Gobernu espainoleko Kanpo Arazoetarako ministro Miguel Angel Moratinosek.