GARA > Idatzia > Kirolak > Bruesa

Bruesa Gipuzkoa Basket-Tau Baskonia derbia

Non geratu da orain dela bi urteko Gabonetako oparia?

2006ko abenduaren 23ko derbian hamaika puntuko abantaila alperrik galdu zuen talde donostiarrak. Gaur orduko ordaina hartu nahiko dute Lasorenek.

p043_f02_97x164.jpg

Arnaitz GORRITI | BILBO

ACB Ligan jokatu zuen aurreneko aldian ez zuen batere zorterik izan Bruesa Gipuzkoa Basketek derbietan. Bilbao Basket eta Tau Baskoniaren aurka jokatu zituen lau partidak galdu zituen talde donostiarrak. Okerrena, ordea, zera izan zen: Bilbao Basketen aurka La Casillan eta Tauren aurka Illunben esku-eskuan zituen garaipenak lortzeko gai ez zen izan garai hartan Porfi Fisac-ek zuzenduriko taldea. Bada, gaur, 12.30ean, gasteiztarren aurka 2006ko abenduaren 26ko partida mikatz haren ordaina bilatuko dute Lasorenek.

Gabonen bezperan neurketa arras garrantzitsua jokatzen zuen talde gipuzkoarrak. Hamaseigarren postuan zeuden Fisacen mutilak, hamahiru neurketaren ostean lau garaipen baino ez zituztelarik. Aurrean, berriz, Velimir Perasovicen Tau Baskonia zuten; Peker, Erdogan, Splitter, House edo Scola bezalako jokalariak izan arren, oso irregularra zen taldea.

Faboritoa, nola ez, Tau Baskonia zen; gainera, faborito zela erakutsiz ekin zion neurketari, Rakocevic eta Prigioniren eskutik. Donostiarrak konturatu orduko, hamaika puntuko aldea hartu zuten Perasovicen mutilek, eta bazirudien gasteiztarrek nahi bezala eramango zutela norgehiagoka. Alabaina, halakoren batean, Fisacen mutilek esnatzea erabaki zuten. Defentsa asko gogortu zuten aurreneko laurdenaren azken minutuetan, eta Nacho Ordin antolatzailearen eskutik aurretik jartzea lortu zuten etxekoek: 26-20. Illunben bildutako 11.000 lagunek ezin zuten sinetsi, eta Perasovicek, are gutxiago. Scola ia azaldu ere ez zen egin.

Markagailua 42-40 zela iritsi ziren atsedenaldira. Bazirudien arabarrek nahi zutenean hanka egingo zutela, baina, antza, Perasovicenek ez zuten irabazteko nahi handirik eta donostiarrengan itxaropena handitzen hasi zen. Logikak atsedenaldiaren bueltan Tau Baskoniak hanka egingo zuela esaten zuen.

Irabazteko beldurra

Ez ordea. Hirugarren laurdena erabateko hondamendia izan zen gasteiztarrentzat. Fajardok bere talde ohiaren aurrean ongi aritu nahi zuen, eta lortu zuen. Alferrikakoak ziren Perasovicen hutsarteak; gipuzkoarrek aldea handitu baino ez zuten egiten. Hala, azken laurdena hasterako, 63-52 aurretik zen Bruesa. Tauk, berriz, Olentzeroren gero eta itxura handiagoa zuen, eta Gabonetako oparia Illunben utzi behar zuela zirudien.

Baina bosteko gasteiztar hark txarretik onera bi minutu eskasetan egin zezakeen. Rakocevic, Prigioni eta Housen hirukoek 0-9ko partziala ezarri zuten, eta Porfi Fisacen taldeari beldurra barren-barrenean sartu zitzaion. Garaipena eskuan izateak erabat lotu zituen gipuzkoarrak eta 2006ko Gabonetako opari hura ikatzez beteriko zakua izan zen. Hala gaurko utzi du talde gasteiztarrak duela bi urte ematekoa zen oparia?

Logika krudela

Bruesa Gipuzkoa Basket ezin da faborito izan derbietan, Tau Baskonia eta Bilbao Basket talde indartsuagoak baitira berez. Hala, nahiz eta 63-52 aurreratu, gasteiztarren logika modurik krudelenean inposatu zen Illunben.

irregulartasuna

Tau Baskonia oso irregular aritu zen 2006/07 denboraldian. Perasovicek otsailean utzi behar izan zuen talde gasteiztarra osasun arazoak zirela-eta. Bozidar Maljkovicek ez zuen erregulartasunik ekarri.

Splitter refuerza a un Tau Baskonia líder

Para el choque de este mediodía en la pista de Illunbe, Tau Baskonia se presenta invicto, líder de la Liga ACB, y con la incorporación estelar de Tiago Splitter, en exclusivo estreno de la temporada, en tanto que el alero Sergi Vidal deberá permanecer una semana más en el dique seco por culpa de sus problemas físicos en un hombro. Pablo Prigioni, pese a sus molestias, dispondrá de minutos.

Pese a que cualquier pronóstico hable de un favoritismo claro del conjunto gasteiztarra, Dusko Ivanovic no las tenía todas consigo en la previa al derbi. «El Bruesa ya demostró en el último partido que tiene calidad, sobre todo si tenemos en cuenta que ganar en Sevilla al Cajasol no es una tarea fácil y, por si fuera poco, lo hizo jugando muy bien», destacó.

Por su parte, una de las funciones de Pablo Laso es que su equipo siga «siendo él mismo» ante un rival tan temible como el baskonista. «Nuestra única obsesión ahora mismo es que el equipo siga dando pasos adelante en lo que debe ser su idea y filosofía de juego y seguir mejorando como conjunto independientemente del rival. Y es que todavía estamos en el inicio de la competición», declaró.

A.G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo