GARA > Idatzia > > Eguneko gaiak

25 - O, el día de la no-consulta

Eskubideen aldeko indar metaketarako prest agertu da ezker abertzalea

Egungo egoera politikoak eskaintzen duen argazkiak, orain dela 30 urte benetako aldaketa politiko bat garatzeko izandakoarekin antza du ezker abertzalearentzat. Hori dela eta, Euskal Herriaren etorkizuna bermatuko duen marko demokratikoa eraikitzeko prestutasuna agertu du, «Espainian eroso bizitzearen» alde apustu egin nahi dutenen iruzurra ezeztatuz.

p004_f03_80335.jpg

Gari MUJIKA | DONOSTIA

Orain 30 urte Euskal Herriak benetako aldaketa politikoa bizitzeko parada izan zuenean bezala, egungo testuinguruan ere, aldaketa politikorako zabalik dauden aukerek «inposaturiko markoek» euskal herritarrei eta, oro har, Euskal Herriari, errotik ukatzen dizkieten eskubideak izan behar dituzte oinarri ezker abertzalearen esanetan; zehazki, gatazka politikoa bizirauten duten autodeterminazioa eta lurraldetasuna dira giltza ezker abertzalearen ustez. «Ezker abertzaleak dei egiten die herri honetako sektore independentista eta aurrerakoiei autodeterminazioaren alde indarrak biltzeko, Konstituzioaren langa gainditu eta gure herriak behar duen aldaketa politikoa gauzatzeko», nabarmendu zuen atzo ezker abertzaleak Donostiako Kursaalen egindako ekitaldian.

Ezker abertzalearen ustez, Euskal Herrian indarrak metatzea ezinbestekoa da aldaketa politikoa saihestezina bilakatzeko; gainera, aldaketa politikoa aurrera eramateko aukera oraindik ere bere horretan dela uste du. Atzoko eguna, gainera, ez zen kasualitatez hautatu horrelako dei bat mahairatzeko; izan ere, atzo bete ziren Gernikako Estatutua ezarri zutenetik 29 urte. Orduko hartan, Euskal Herriaren zatiketa behin betikotzeko jokaldia egin zen ezker abertzalearen ustez.

Urteak igarota, euskal herritarren gehiengoak Gernikako Estatutuaren hil kanpaiak aspaldi jo zituenaren ziur agertu zen atzo ezker abertzalea; finean, «Estatutuaren helburua ez zelako Euskal Herriaren eskubideei bide eman eta Euskal Herria eraikitzea, Euskal Herria zatitu eta berau poliki-poliki Espainiaren baitan asimilatzea baizik».

Garai hartan ere ezker abertzaleak frankismoaren apurtu eta burujabetzaren bidea hasteko «elkarlanerako» eskaintza egin zuela gogoratu zuten, Txibertako elkarrizketak gogora ekarriz. EAJ, berriz, «bere interes ekonomikoak lehenetsiz», Euskal Herriaren desagerpena xede zuen ibilbidean murgildu zela salatu zuten gogor.

Marko demokratikorako bidea

Euskal Herriaren ukazioa ekarri zuen jokaldi politiko horri borrokaren bidez egin zaiola aurre gogoratu zuen ezker abertzaleak. Borroka da, bere ustez, «zatiketa, ukazioa eta menpekotasunaren markotik lurraldetasun eta autodeterminazio eskubideetan oinarritutako marko demokratikora igarotzeko aukera gaur egun zabal-zabalik egotearen arrazoi nagusienetakoa».

Hiru hamarkada igaro eta gero oraindik ere hainbatek «Espainian eroso bizitzearen» aldeko apustuak mahairatzen dituz- ten garaiotan, benetako aldaketa politikoaren etsaiak hementxe daudela gogoratu zuen atzo ezker abertzaleak, besteren ar- tean, EAJ eta NaBai aipatuz.

Euskal Herrian salbuespen egoera berriz ere indarrean dela eta demokraziaren gabezia ageri-agerikoa dela kontuan hartuz, demokrazia Euskal Herrira ekartzeko prozesua oraindik egiteke dela gogoratu zuen ezker abertzaleak. Hain zuzen ere, bide hori autodeterminazioaren eta lurraldetasunaren eskubideetan oinarrituko aldaketa politiko baten bidez egin behar dela defendatzen du. Norabide horretan, autodeterminazioaren inguruan indarrak metatzeko deia egin die euskal herritar independentista eta aurrerakoi guztiei ezker abertzaleak.

PNV, EA, EB y Aralar hicieron ayer una movilización llamativa, cuya verdera dimensión sólo podía captarse desde el aire. También desde ahí podían contarse los asistentes. En la palabra «bakea» de Durango hubo, según los organizadores, 5.000 personas. Si amplían la foto y cuentan, verán que no pasaban de 1.500.

2001

Fue el «annus horribilis» para la central de Garona. Ademas de los dos paros de emergencia a los que se vio forzado, hubo una averia en las turbinas de evacuacion que ocasiono el despido de 20 trabajadores de la plantilla.

RESIDUOS

La gestión y transporte de los residuos radioactivos es un gran problema que puede acarrear graves e irreparables consecuencias en caso de accidente sin previo aviso, a través de los mecanismos de control más habituales.mos de control más.

CORROSION

La corrosión afecta sobre todo a los manguitos de neopreno expandido, piezas clave para detener en primera instancia la reacción nuclear que se produciría de facto, y que han de estar operativos y en perfecto estsa fsdfsdf sdf sdfsd fsdfsdf sdfssado.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo