Lau eta Erdiko final-zortzirenak
Kokak larri-larri irabazi dio Oinatzen borreroari
Altzakoak dena alde izan zuen partida hasieran, baina hasierako nerbioak alde batera utzi ostean ia-ia beste ustekabe bat eman zuen Olazabalek. Azkenean, esperientzia gradu bat dela erakutsi zuen Kokak.
Koldo AKORDARREMENTERIA | IRUÑEA
Emozioa falta zitzaiola aurtengo Lau eta Erdiko Txapelketari? Ba tori, emozio eta erdi! Ase geratuko ziren atzo Labritera hurbildu ziren guztiak. Izan ere, jaialdiko lehen bi partiduetan 86 tanto egin zituzten -biak amaitu ziren 22-21eko emaitzarekin-.
Pilotan aritzeko bi modu erabat ezberdin ikusi genituen atzo Iruñean. Kokaren intentzioa argia zen; tantoa luzatu, lau eta erdiko marra bilatu eta pilota guztiak ezkerrera bidali. Olazabalek guztiz kontrakoa bilatzen zuen: izan zituen aukera guzti-guztietan saiatu zen tantoa bukatzen.
Bazirudien Altzakoak kontrolpean zuela partidua. Olazabalek, baina, argi erakutsi zuen astelehenekoa ez zela egun bateko kontua izan. Koka partidutik atera zen, eta nafarrak min asko egin zion sakearekin. Hala, biak heldu ziren partidu amaierara irabazteko aukerekin. Aldiz, baten batek galdu egin behar zuen eta aresoarrak berak bota zuen azken pilota txapapera. Asko sufritu zuten bi pilotariek eta Kokak berak uste baino «askoz gehiago» sufritu zuela aitortu zuen amaieran.
Pilotari gaztea triste joan zen aldageletara. Baina nork esan behar zion Olazabali profesionaletan debuta egin eta urte bete pasatxora Lehen Mailako Lau eta Erdiko final-laurdenetan sartzeko borrokan egon behar zuenik? Pozik izan behar da Aresoko aurrelaria; kalitatea badu, eta emaitzak helduko dira.
Aimar, final-laurdenetan
Kokak gogor egin beharko du final-laurdenetan ere, aurrean Aimar Olaizola izango baitu. Azken lau urteetan finalerdietako ligaxkan izan da goizuetarra
Nunca ha sido el Cuatro y Medio la especialidad de Olaizola I, pero se dice que el buen trabajo da sus frutos. Y así, el goizuetarra ha conseguido llegar a los ansiados cuartos del campeonato de la jaula.
Tanto Asier como Xala disputaron uno de los mejores partidos del presente torneo. Olaizola siempre dominó en el luminoso, llegando a tener una renta de 18-11, que le puso el partido muy de cara. Pero el delantero de Lekuine se recuperó y logró empatar a 18, sumando una gran dosis de emoción al tramo final del partido. Al final la pegada de Asier superó a la capacidad rematadora del lapurtarra y dejó el marcador en un 22-18. En cuartos de final le espera uno de los temidos: Juan Martínez de Irujo.
K.A