GARA > Idatzia > Kirolak > Alaves

Herculesen aurkako partida

Zailtasuna, eskura daitekeen sariaren parekoa

Sailkapenaren goialdean amaitu dezakete jardunaldia gasteiztarrek Rico Perezen irabaziz gero

p040_f01_111x111.jpg

 

GARA | GASTEIZ

Murciaren aurka lortutako garaipen ikusgarriak Alavesen goranzko bidea sendotu zuen. Bide batez, gasteiztarrak sailkapenaren erdialdean kokatu zituen.

Denboraldiak laster beteko du lehen laurdena, baina, zuri-urdinek, gainontzeko taldeek bezala, ekainera arte izango dituzten helburuak lehenbailehen argitu nahi dituzte nahiko adierazgarria izan ohi den «muga» hori gainditu baino lehen. Gaurko partida erabakigarria izan daiteke horretarako, Alavesek etxetik kanpoko lehen garaipena lortzeko aukera izango baitu arerio oso indartsu baten aurka.

Taldearen egoera ikusita, gaur emaitza txar bat lortzeak ez lituzke ondorio larriegiak izango: Salmeronen taldeak sailkapenaren erdialdean jarraituko luke eta Mendizorrotzan erakusten ari den sendotasuna kontutan hartuta, aurreko urteetako arazoak berriz ere izateko beldurra ez luke izan behar.

Garaipena lortuz gero, berriz, panorama ederki aldatuko litzateke Alavesentzat. Izan ere, igoera postuetatik gertu amaituko luke jardunaldia, Hercules bera gaindituz; horrenbestez, denboraldiaren lehen laurdenaren muga Bigarren Mailako talderik onenekin borrokan igaroko luke. Partida eta etsaiaren zailtasuna, beraz, eskura daitekeen sariaren parekoa da oraingoan gasteiztarrentzat.

Alavesek etxetik kanpora ibilbide batere ona ez daraman arren, morala topera du. Oso argigarria da Jose Maria Salmeron berak bidaiatu aurretik esandakoa, batez ere entrenatzailea normalean zein apala izaten den kontutan hartuta. «Oso sentsazio onak dauzkat -adierazi zuen andaluziarrak-. Hercules etsai gogorra da, baina moralez eta konfiantzaz gainezka gaude. Azken partidan eta aste honetan zehar taldea gustura, eroso, dagoela ikusi dut. Hori dela eta, gutxienez, puntu bat lortzeko gai dela uste dut».

Herculesek ere gogoz ekingo dio norgehiagokari. Izan ere, joko bikaina egiteaz gain, emaitza oso onak lortzen ari dira -oraindik porrotik jaso ez duen Bigarren Mailako talde bakarra da-. Hala ere, Juan Carlos Mandia entrenatzailearen ustez konfiantza ez da nahikoa izango Alaves gainditzeko. «Oso talde arriskutsua dela uste dut -esan zuen Mandiak-. Alde batetik, sekulako zorroztasun taktikoaz aritzen da eta, bestetik, jokalari indartsuak dauzka atzealdean eta arriskutsuak aurrealdean».

Gaizka Garitano, Almirón y Pablo Casar regresan a la formación inicial

Con la única baja del sancionado Iñigo Kalderon, José María Salmerón recupera para la visita al Hércules a Gaizka Garitano y Pablo Casar, además de Igor Martínez y José Luis Cabrera, que habían sufrido problemas físicos durante la semana. Sin embargo, sólo los dos primeros parecen tener plaza asegurada en el once, en el que también entrará Almirón y del que se caerán, además de Kalderón, Mateo y el propio Igor.

Por parte del Hércules, las buenas noticias para su rival pasan por Tote, que finalmente no se ha recuperado y al que su técnico ha decidido no forzar. Juan Carlos Mandiá tampoco puede contar con el sancionado Dani Bautista, a quien sustituirá Dani Carril. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo