GARA > Idatzia > Kirolak > Futbola

Eibar eta alaves

Kolkoa bete gol jasota itzultzen dira etxera

p038_f01_088x088.jpg

GARA | BILBO

Eibarrek eta Alavesek oraindik ez dute etxean jokaturiko neurketarik galdu. Arabarrek zein gipuzkoarrek launa partida jokatu dituzte beren zelaian, eta Alavesek horietatik hiru irabazi ditu eta bakarra berdindu; Eibarrek, bere aldetik, bina neurketa irabazi eta berdindu ditu.

Alabaina, Mendizorrotzatik zein Ipuruatik at jokatzeari dagokionez, nekez ateratzen dute atarramendu onik. Etxetik kanpo jokatu izan duten azken neurketetan kolkoa bete gol hartuta itzuli behar izan dute etxera. Pousorenek hiru puntu atera dituzte Ipuruatik kanpo. Arabarrek, aldiz, bi baino ez.

Hala, Eibartarrek aurreneko liga jardunaldian Elxen aurka 0-1 irabazi zuen. Hortik aurrera, bata bestearen atzetik lau porrot jaso ditu. Azken hiruretan, gainera, hamaika gol sartu dizkiote Carlos Pousok zuzentzen duen taldeari.

Deportivo Alavesek, berriz, Mendizorrotzatik kanpo oraindik ez du garaipenik erdietsi. Aurreneko jardunaldian Salamancaren zelaian golik gabeko berdinketa lortu zuen eta, pasa den irailaren 27an, Realaren kontra banako berdinketa egin zuten Anoetan. Kito. Kanpoan izan dituen azken bi partidetan, gainera, launa gol jaso ditu Salmeronen taldeak.

Hala, kontuan hartuta Alavesek eta Eibarrek, hurrenez hurren, 12 eta 11 puntu pilatu dituztela orain artekoan, etxetik kanpo lan hobea eginez gero, beren burua liga sailkapeneko gorenera eraman dezaketela esatea ez da inola ere ez gehiegikeria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo