GARA > Idatzia > Kirolak > Pilota

Lau eta Erdiko Txapelketa

Aimar Olaizolak ostiralean erabakiko du jokatu ala ez

Goizuetako aurrelariak sorbaldako lesioa «nahiko ongi» omen du dagoeneko, baina eskuin besoko tendinitisak «arazo asko» ematen dizkio oraindik.

p040_f01.jpg

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Asteburuko partida ikusgarri eta borrokatuekin gozatu ondoren, Lau eta Erdiko Txapelketa nagusia iritsi da final-laurdenetara. Eta, beraz, lau serie-buruei iritsi zaie lehiaketan sartzeko ordua. Bai behintzat, fisikoki jokatzeko moduan baldin badaude. Alde horretatik, Aimar Olaizola da parte-hartzea kolokan duen pilotari bakarra.

2002, 2004 eta 2005eko txapeldunak atzo jakinarazi zuenez, datorren ostiralean egingo duen azken proban erabakiko du Juantxo Kokaren aurka jokatuko duen ala ez. Goizuetarrari ahalik eta denbora gehien emateko, jakina zen moduan, bere kanporaketa astelehenean jokatuko litzateke Tolosako Beotibar pilotalekuan eta pilota aukeraketa ere normalean baino beranduago egingo da, ostiralean 16.00etan, hain zuzen ere.

«Nik nahiko dudan jartzen dut -bere parte-hartzea-. Lesioa uste dut nahiko ongi jarri dela, nahiz eta oraindik beldur pixka bat izan. Baina azken unean eduki dudan tendinitisak arazo dezente ematen dizkit eta ikusi egin beharko da aste honetan ea nola hobetzen den hori. Garbi dagoena da jokoz-eta ez naizela batere ongi egongo, baina arazo fisikorik ez baldin badaukat jokatu egin nahiko nuke», aitortu zuen Aimar Olaizolak atzo goizean Euskadi Irratiari eginiko adierazpenetan.

Arazo fisiko horiek piztu dute arreta azken egunotan eta ez dira gehiegi aipatu Juantxo Kokaren aurkako kanporaketan izan ditzakeen zailtasunak. Olaizola II.ak oso argi dauka hilabete jokatu gabe egon ostean bere joko maila ez dela onena izango, baina jokatzea bera ere kolokan dagoenean, argi dago irabazteko aukerak bigarren maila batean gelditzen direla.

«Hilabete bat baino gehiago geldi egonez gero, eta entrenamendu fuerterik egin gabe, erritmoa asko galtzen da. Baina azkenean jokatzen baldin badut, niretzat garrantzitsuena ahal dudana egin, eta berriz minik ez hartzea izango da. Lesioa ahaztea litzateke garrantzitsuena; hortik aurrera itxura ona ematen baldin badut, askoz hobeto. Baina, egia esateko, oraintxe bertan ez dut horretan pentsatzen. Aste honetan fisikoki ongi ipintzea da nire helburu bakarra», adierazi zuen Aimarrek.

Goizuetako aurrelariak gaur bertan egingo du aurreneko proba eta, esan bezala, ostiralean egingo duen azken entrenamenduan hartuko du erabakia. Osatuko ez balitz, Juantxo Koka finalerdietako ligaxkan sartuko litzateke ezustean.

Barriola, jokatzeko prest

Azken asteetan arazoekin ibili den beste pilotaria Abel Barriola izan da. Leitzako atzelariak zuntz haustura txiki bat izan zuen eskuin besoan eta kaiola barruko entrenamenduak atzeratu egin behar izan zituen horregatik. Fisikoki prestatzen jarraitu zuen, baina aurreko astearen erdialdera arte frontoiko entrenamendu espezifikorik ez egitea erabaki zuen.

Hala ere, Abel Barriolak ez du inolako arazorik izango igande honetan Julen Retegiren kontra jokatzeko eta Leitzakoa Eibarko Astelena pilotalekuan izan zen igandean bere aurkariaren lana gertutik jarraitzeko. Izango zuen zer aztertua.

 
Rematadores en el Atano y pegadores en el Labrit

Ya se conocen las sedes y los horarios para los cuartos de final. El duelo entre Titín III y Berasaluze VIII abrirá el fin de semana el viernes en el Atano III de Donostia. El festival comenzará a las 22.00 con las cámaras de ETB en directo. El sábado será el turno para Olaizola I y Martínez de Irujo en el Labrit de Iruñea. El festival comenzará a las 16.45 y el estelar lo emitirá Telecinco. El domingo, Barriola y Retegi Bi se verán las caras en el Astelena de Eibar. Festival a las 17.00 con retransimisión de ETB. Olaizola II y Koka jugarán el lunes en el Beotibar de Tolosa. La programación arranca a las 16.30. Las butacas de cancha cuestan 30 euros en todos los casos.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo