GARA > Idatzia > > Kultura

Henry Threadgill & Zooidek kontzertua eskainiko du bihar, Donostian

GARA | DONOSTIA

Henry Threadgill & Zooid taldea zuzenean ikusteko aukera egongo da bihar, 20:30etik aurrera, Donostiako Victoria Eugenia antzokiko Klubean. Henry Threadgill abangoardiako jazzaren izarretako bat da, Anthony Braxton eta Muhal Richard Abramsen ildoan. Artista honek bere emanaldietan sormena eta jakinduria musikala gainezka eskaintzen ditu. Beste gauza batzuen artean, Chicagon, hots, bere jaioterrian, Association for the Advancement of Creative Musicians mitikoaren sortzaileetako bat izan zelako da ezaguna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo