GARA > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak

Patricia Lezama eta Gontzal Martinez de la Hidalga Komite Internazionalistetako kideak

Herrien existitzeko eskubidearen alde

Iruzurren garaia bukatu dela esan behar dugu ozen: Euskal Herrian, euskarari mugarik ez!

Aste honetan, Bilbon nazioarteko topaketa egingo da. Bertan, gizarte zibil europar eta palestinarreko ordezkari ugari espero ditugu, eta herri palestinarraren askapen nazionala, askatasuna eta independentziaren aldeko bidezko borrokarekiko gure konpromisoa berresteko bilduko gara.

Aurten, 60 urte betetzen dira Nakba gertatu zenetik, «hondamendia», arabieraz. Israelgo Estatuaren ezarpena da, garbiketa etnikoan, herri palestinarraren exodoan eta kanporaketan eta haien lurraren okupazioan oinarritua. Hala ere, errepresio basatiko sei hamarkadaren ostean, Palestinak eusten jarraitzen du.

Topaketan gizarte mugimendu europarraren eta palestinarren arteko agenda bateratua ezarri nahi da. Ekialde Ertainean bake legitimoa eta iraunkorra lortzeko eta gobernuek eta baita tokiko erakunde eta nazioarteko erakundeek ere elkarrekin presioa egin dezaten, eskualdean bakea bultzatzeko asmoz.

Boteretsuen planetan ez dago aintzatetsiak izatea eskatu eta desagerrarazi nahi dituztenen aurrean etsitzen ez duten herrientzako lekurik. Arrakalatzen ari den sistema politiko-ekonomiko bidegabe honetan herriak ez dira aintzat hartzen. Botere ekonomiko nagusiei beren irabazi ekonomikoengatik bakarrik arduratuta, ez zaizkie pertsonen eta herrien eskubideak axola, eta ez dute mahaian onartzen ados ez dagoenik. Herri palestinarra, beste batzuen antzera, Israel aliatu perfektu bezala ikusten duten munduko boteretsuen esplotazioaren beste biktima bat da. Palestinan garaiotako genozidio handienetako bat gertatzen ari da.

Hala ere, herri palestinarraren legezko eskubideekiko elkartasunak ez du ahaztarazi behar hemen desagertzeari uko egiten dion herri bat dagoela. Nahiz eta Euskal Herrian, beharbada, egoera hain krudela ez izan, egia da Palestinan bezala hemen ere ukatzen den herri bat badela. Herri ukatua, eta herri honen aurka bi estatu boteretsuk isilarazteko dauzkaten tresna guztiak erabiltzen dituzte.

Bere etorkizuna modu askean erabakitzeko herri batek duen eskubidea ukatzen da. Disidentzia zigortu eta kartzelatzen da. Erakunde politikoak legez kanpo jartzen dira. Torturatu egiten da, nazioarteko erakundeek, hala nola Nazio Batuen Erakundeak edo Amnesty International-ek hala salatzen dute. Adierazpen-askatasun oinarrizkoena ukatzen da eta hedabideak ixten dira. Manifestazioak egiteko eskubidea debekatu egiten da, preso politikoak egoera jasangaitzean edukitzen dira, eta beren oinarrizko eskubideak bortxatzen dira.

Beste herri batzuekiko elkartasuna ezinezkoa da norberaren herriaren eskubideen alde borrokatu gabe; beraz, Israel eta baita Estatu espainola eta Estatu frantsesa ere salatzen ditugu beren errepresiozko politikengatik.

Bizi dugun garaia txarra izan arren, behar-beharrezkoa da beste herri batzuekin batera eusten eta borrokatzen jarraitzea. Bete mundu bat posible da eta, gainera, ezinbestekoa.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo