GARA > Idatzia > > Kultura

«Gurea musika zen eta da. Itoizen rockeroak baino musikariak ginen lehenago»

p048_f02_199x116.jpg

J. C. Perez, Foisis eta Jimmy Arrabit

Itoiz taldeko kideak

Hogeita hamar urte beteko ditu aurten Itoiz taldearen izen bereko debut lanak, eta taldeak euskal musikan izan duen garrantzia kontuan hartuta, Elkar diskoetxeak estreinako aldiz taldearen antologia plazaratzea erabaki du. Lanak 1978tik 1988ra bitarteko hamazortzi kantu biltzen ditu, eta garrantzitsuena, garai hartako irudiak eta taldeari buruz propio egindako dokumentala, DVD batean.

Anartz BILBAO | BILBO

1970eko bukaeran sortua, euskal rockaren aitzindarietakoa izan genuen Itoiz, ondorengo musikari belaunaldietan sekulako eragina izan duen taldea. Joanak dira hogeita hamar urte taldeak 1978an lehen lana aurkeztu zuenetik, eta estreinakoz taldearen aspaldiko irudiak eta egungo hausnarketak dokumental batean bilduta, antologia plazaratu berri du Elkarrek. Horretaz mintzo dira Jimmy Arrabit, Jose Garate Foisis eta Juan Carlos Perez taldekideak.

Nola ikusi duzue zeuen burua aspaldiko irudiotan?

Juan Carlos Perez: Irudi aldetik nahiko urruti, hogei urteko alde handia dago-eta. Baina pentsamendu aldetik ez, oso gertukoa ikusi dut eta sintonia berean sentitzen naiz orain ere, nahiz eta beste estetika batean lan egin, pentsamendu eta bizitzeko eran, gure portaera eta musikaren atzean zegoen filosofiarekin oso sintonian.

Foisis: Buruan neukan irudiak eskasagoak izango zirela, eta ikusi dudanean, «ez dago hain txarto», pentsatu dut. Poztu egin naiz.

Zeren beldur zinetan ba...

J. C.: Akatsak edo porrota ikustea, edo gaurko egoeratik ikusita ados ez egotea. Hogei-hogeita hamar urte pasa eta gero, bagenuen errezeloa, eta sorpresatxoa hartu dugu, oraindik irudi horiek estetikoki funtzionatu eta balioa dutela ikustean. Lasaitu egin gaitu.

... seme-alaben erantzunarena?

F: Ni bai. Beldur nintzen irudi irreberenteren bat agertuko ote zen, nahiz eta kuxkuxerako hori ere utzi behar den. Hor agertzen naiz, pijamaz jantzita, lurretik eta... Gauza horiek egiten dituzunean benetakoak dira eta gustura egiten dituzu, den-dena ematen. Baina orain tranpa bat da hori, betirako grabatuta utzi dituzu eta egun, kritika da gelditzen den bakarra. Hori semeari nola erakutsiko diot ba? Aita bezala eredu izan behar duzu eta!. Hau ordea (Juan Carlosez ari da), beti erdian perfektu, goapo, bere melena eta guzti...

Zein dugu lan honen ekarpen nagusia?

J. C.: Musika edo artea egiteko era bat agertzen du. Dokumentalean garbi ikusten da nola funtzionatzen genuen, eta nola egiten genituen gauzak. Eta historikoki ez ezik, interesgarria da teknikoki ere. Musikari gazteek, gure artean musika nola pentsatu eta zein elementurekin garatzen genuen ikus dezakete. Itoiz, bere musika da, eta hemen diskurtso musikal osoa, bere oinarria eta hizkuntza propioa agertzen da, eta horren bitartez bere pentsamendua, soziala, politikoa, erlijiosoa... Lauzpabost anekdotarekin garbi ikusten da hori dokumentalean, ondo adierazten baitu nola bizi ginen.

Taldeak zein parte hartze izan du bertan, kantuak hautatzeko orduan, adibidez?

F: Lan handirik ez dugu egin hemen. Ideia aurrera eramaten Elkar-ekoak ibili dira, eta Juan Carlos ibili da gainean. Betiko moduan berak hartzen du Itoizen ardura gehiena, eta denok onartzen dugu horrela.

J. C.: Baina Elkar-en lana izan da batez ere. Diskoaren aukeraketa beraiek egin zuten eta guk kantaren bat aldatuko genukeela baino ez genuen esan. Dokumentalean ere, bakoitzak bere aldetik elkarrizketa gutxi batzuk baino ez ditu egin. Lan handirik ez dugu egin, iritzia eman baino ez.

Jimmy Arrabit: ...eta baimena.

Itoizen musika nola zahartu da, taldekideon ustez?

F: Ez dut uste gehiegi zahartu denik. Ez dut ikusten musika aldetik eboluzio handirik egon denik. Agian soinu aldetik bai, baina estetika musikalaren aldetik ez dago ezberdintasun handirik egungo taldeekin. Orduan, uste dut gaur entzuteko modukoak direla kantuak, ez direla gelditu zahartuta.

«Lau Teilatuk» 30 urte bete ditu. Hasieran ez omen zintuzten guztiz konbentzitu.

F: Niri beti gustatu izan zait abesti hori, hasiera-hasieratik. Garai hartan musika sinfonikoa, rock opera, disko kontzeptualak..., hori guztiori zeukan buruan Itoizek eta «Lau Teilatu» maitasun abesti polit bat zen, aparte gelditzen zena. Horregatik izan genituen zalantzak, diskoan sartu, ez sartu. Baietz erabaki, eta eskerrak sartu genuela, kantu hori, polita da-eta!

J. C.: Niretzako kantu hau taldetik banatu da jada. Jende askok beste talde batena dela pentsatzen du eta horrek lasaitu egiten nau asko. Kantak bere kabuz, polita delako edo ez dakit zergatik, funtzionatu egiten du, jada ez du behar nire ahotsa edo Itoizen tranpolina funtzionatzeko. Batzuetan musika bat interpretearekin oso lotuta egoten da eta ez dauka balorerik hortik aparte. Eta gustatuko litzaidake Itoizen musika guztia «Lau Teilatu» bezalakoa izatea, musikak bere pisua edukitzea, taldetik aparte, gugandik aparte. Notizia ona da hori, niretzat behintzat.

Nola sentitu duzue belaunaldi gazteengan izandako eragina.

J: Pozik.

J. C.: Pozik, Jimmyk esan eran.

F: Itoizek kantu polit asko izan zituela esan nahi du horrek, eta kantu politek denbora gainditzen dute. Niretzat poztasun handia da.

Iparraldeko ikastetxeek Itoiz omendu dute aurten, kantaldi eder biren bitartez.

J. C.: Kuriosoa izan zen. Hori ere apartetik ikusi genuen, ikusle bezala. Ikastetxeetako ikasleak, batzuk euskaraz jakin gabe, urte osoan Itoizen kantuak prestatzen, gero abesteko. Joan nintzen saioak ikustera, egon nintzen beraien artean eta ez zekiten nor nintzen ere. Gustatzen zait hori, kantuak bere kasa funtzionatzen dutela ikustea, bukatu zen garai eta talde baten musika delako. Oso kuriosoa izan zen, hilda egon eta besteek zutaz zer pentsatzen duten jakiteko aukera izatea bezalakoa.

Orain dela hiru hamarkada rockean hasi, eta bik musika klasikoa duzue lanbide. Benetako musikariak zareten seinale.

J. C.: Gurea musika zen eta da, beti. Eta orain bertan ere, elkartu garenean, musikaz hitz egiten ari gara etengabe, gai teknikoez gainera. Guretzako hau da bizitza, eta ez da kasualitatea egun ere musikarekin jarraitzea. Nik esango nuke Itoizen rockeroak baino musikariak ginela lehenengo. Rockaren estetika oso aproposa zen guretzako, karrera bat egin eta asko jakin gabe, posible genuelako gure musika egitea. Hori du rockak eta bere estetika musikala jarraitu genuen gustuko genuelako. Baina berez, musikariak ginen eta musika da lotzen gaituena. Eta Itoiz oso arlo inportantea izan da, funtzionatu eta arrakasta izan zuelako.

 
dokumentala

«Musika eta artea egiteko era bat agertzen du. Garbi ikusten da Itoizen oinarria eta diskurtso musikala, eta horren bitartez, nola pentsatu, funtzionatu eta bizi ginen»

irudi zaharrak

«Beldur nintzen irudi irreberenteren bat agertuko ote zen. Horrelakoak semeari nola erakutsiko dizkiot ba? Aita bezala eredugarri izaten saiatu behar duzu eta!»

«Una reunificación de Itoiz no aportaría nada nuevo al sonido, excepto canas»

La antología de Itoiz presentada ayer recoge, además de un audio con dieciocho de los grandes éxitos de Itoiz, un documental en el que los protagonistas plasman sus reflexiones y recuerdos sobre la banda con la que la mayoría de ellos se iniciaron como músicos. Andadura musical que prosigue hoy por parte de Juan Carlos Perez y José Garate Foisis, como compositor para el primero y como contrabajista de la Orquesta Sinfónica de Bilbao para el segundo. El dvd también se acompaña de imágenes de aquella lejana época de los 80, con documentos recopilados, entre otros, en los archivos de ETB o TVE; además de los videoclips de «Safari», «Hegal egiten» y «To Alice». Un trabajo arduo que comenzó, en boca del responsable del sello Elkar Ángel Valdés, hace alrededor de dos años, y que responde a la necesidad de llenar un vacío -el documento audiovisual es la principal novedad-, «el de una banda desaparecida cuyo recuerdo sigue aún muy vigente». Para completar la antología y como guinda del audio y de la imagen, la caja se completa con un libreto en el que el periodista musical Jon Eskizabel narra resumidamente la vida y milagros de Itoiz.

Tras la exposición de Valdés, quien se mostró «orgulloso de representar por medio de la discográfica Elkar a una banda fundamental» del rock vasco, Foisis trató de explicar la vigencia de la banda, antes mencionada. El secreto está en que «nos damos cuenta de que Itoiz dejó no una o dos, sino un puñado de canciones preciosas».

Juan Carlos Perez, por su parte, habló del trabajo como de «un documento simpático realizado con cariño y apto para todo tipo de público», refiriéndose, suponemos, tanto a aficionados nostálgicos como a quien ha descubierto el sonido de la banda recientemente, y dijo esperar «que fuese el punto y final» de Itoiz. En este sentido, y al ser cuestionados sobre una posible reunificación de la banda, Antton Fernández, teclista de la primera época presente ayer en la rueda de prensa, dijo temer «hacer el ridículo», mientras Juan Carlos Pérez sentenciaba, «Itoiz está muy bien donde está», en clara referencia al documento. «Musicalmente nosotros estamos en activo, y no aportaríamos nada nuevo al sonido, excepto canas», explicó.

En una extensa comparencia, los miembros de la banda recordaron su origen y evolución. «Vivimos siempre más cómodos en lo desconocido, buscando siempre el límite de nuestras posibilidades musicales». Al lado de un risueño y callado Jimmy Arrabit, Foisis, entre anécdota y anécdota, relató su dilema «al tener que eleguir entre Itoiz y el Aurrera de Ondarroa», y confesó escuchar a Ken7 y Gatibu, «porque es lo que mi hijo oye en casa».A. B.

lau teilatu

«Kantu hau taldetik banatu da jada. Bere kabuz funtzionatzen du, Itoizen bultzadarik gabe, eta horrek lasaitu egiten nau oso. Nahiko nuke beste kantu guztiek ere hori lortzea»

itoiz

«Guretzat bizitza hau da. Gu musikariak gara eta musika da lotzen gaituena. Eta arlo horretan Itoiz oso inportantea izan da, funtzionatu eta arrakasta izan duelako»

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo