AEBetako biharko hauteskundeetan bi belaunaldi izango dira lehian
Adituen arabera, gazteek Barack Obamaren alde egiten dute nabarmen. Zaharrak, ordea, banatuta daude; erdiak McCain aukeratuko du, eta beste erdiak, Obama. Bihar AEBetan egingo diren hauteskundeetan gazteen parte-hartzea erabakigarria suerta daiteke Obama hurrengo presidente izendatzeko. Halere, adituek diotenez, gazteen sostengua ahula da, eta iruzurraren susmoa hartuz gero, iritziz alda litezke.
GARA |
Gazteen boza erabakigarria izango da bihar AEBetan egingo diren hauteskundeetan. Adituek diotenez, gazteen gehiengoak Barack Obama hautagai demokratari sostengua emango dion bitartean, adineko pertsonen taldea bi alderdien artean erdibanatuko da.
Hauteskunde hauetan 18 eta 29 urte bitarteko 44 milioi gazte izango dira bozkatzeko eskubidea dutenak. Gallup etxeak egin duen inkesta baten arabera, hauetako %65ek hautagai demokrataren alde egingo du, eta soilik %31k John McCain errepublikanoaren alde.
65 urte baino gehiago dituztenen artean, berriz, gauzak askoz ere orekatuagoak daude. McCainek halakoen bozen %44 izango luke, eta Obamak, %45.
McCainek 72 urte ditu eta Obamak, 47. Adin diferentzia honek biek erabiltzen duten estiloan eragin zuzena dauka. Telebistako eztabaidek McCainen aitalehen irudia erakutsi dute. Errepublikanoak Churchill eta Eisenhower aipatu ditu maiz. Obamak, ordea, Google eta Internet zituen ahoan.
«Nire ustez aldaketaren sinboloa den gizon bat behar dugu. Belaunaldi aldaketa beharrezkoa dugu. Hori da Obama senatariari sostengua adierazteko arrazoia», adierazi zuen Colin Powell errepublikanoekin Estatu idazkaria izandakoak.
Adituen ustez, hauteskunde hauetan izan daitekeen ezustekoa gazteen eskutik etorriko da, «Y belaunaldia» delakoaren eskutik. «Konfiantzaz beterik daude, boterea eskuetan dutelakoan daude, eta beren eskaerei erantzungo dien hautagaiarengana joko dute», aurreikusi du Ann Fishmanek, marketin enpresa bateko buruak.
Fishmanen ustez, Obama adin tarte honetako hautesleekin konektatzeko gai izan da, horretarako Internet erabili duelarik. «Oso gertutik kontaktatu du beraiekin, beren iritzia eskatu die, eta hala, Obamarengana hurbildu dira», azaldu zuen.
Gazteen sostengua ahula da
Halere, gazteek ematen duten sostengua ahula dela uste dute adituek. «Manipulazioa berehala antzematen dute. Obama edukirik gabeko pakete bat bezala azaltzen bada edo agindu duena irudia baino ez dela ikusten badute, kontra egin dezakete», adierazi zuen Fishmanek.
24 urteko Stephanie Young komunikazioaz arduratzen da Rock The Vote talde independentean. Horren helburua gazteak erroldan izen-ematera animatzea da.
Rock The Vote taldearen arabera, 18 eta 29 urte arteko 2,4 milioi gaztek eman dute izena bozkatzeko. Zergatik? Youngen arabera, 13,3 milioi gaztek osasun asegururik ez izatea, ikasketak biziki garestiak izatea eta soldata hobea duen lanpostu bat eskuratzeko zailtasuna izan daitezke arrazoiak.
«Gazte iraultza martxan da», aldarrikatu zuen Youngek.
Adinduen artean eztabaida arras desberdina da. McCainek «belaunaldi isila» delakoaren -berea- bozak jasotzen ditu. Bigarren Gerra Mundialean borrokatu zirenak hiltzen doazen heinean, belaunaldi hori ari da bilakatzen AEBetako nagusia.
Fishmanek azaldu duenez, belaunaldi horretako emakumeak, «AEBetan mugimendu feministak bultzatu zituztenak, oso haserre daude komunikabideek Hillary Clinton tratatu duten moduarekin. Horregatik, McCainen aldeko hautua egitea erabaki dute».
Las mujeres estadounidenses, más numerosas que los hombres, jugarán, como en anteriores comicios, un papel determinante a la hora de elegir al próximo inquilino de la Casa Blanca.
Las mujeres que acuden a votar son 8,8 millones más que los hombres y esta diferencia puede alcanzar este año los nueve millones, porque hay un número récord de mujeres inscritas en el censo para poder votar.
Y la mayoría de mujeres parece inclinarse por votar a Obama frente a McCain.
«Todos los sondeos nacionales que se realizaron después del primer debate presidencial [a finales de setiembre] dan ventaja a Obama y la mayoría muestra que esta ventaja se basa en el apoyo de las mujeres más que en el de los hombres», indica un estudio del Centro para las Mujeres Americanas y la Política (CAWP) de la Universidad Rutgers (New Jersey).
Este fenómeno no es reciente, ya que desde 1992 el voto femenino se inclina más hacia los demócratas.
«Los hombres y las mujeres tienen prioridades claramente diferentes y estas diferencias se expresan más allá de los límites de los partidos», analiza Allyson Lowe, directora del Centro para las Mujeres y las Políticas Públicas de Pennsylvania, situado en la Universidad Chatham de Pittsburgh.
Según la directora de CAWP, Debbie Walsh, las mujeres defienden una mayor intervención del Estado, tal y como propone el Partido Demócrata.
«Las mujeres son económicamente más vulnerables que los hombres, frecuentemente están más implicadas en los problemas cotidianas. Por ello, necesitan más la seguridad social y defienden más este tipo de programas», subraya Walsh.