GARA > Idatzia > > Kultura

Eszenak

Beste munduari «Sar daiteke?» esanez aurkeztuko du bere burua MaMa Crea-k

p048_f01_88x88.jpg

I. A. | GASTEIZ

«Bizitza berri baten hasierak beti dira gogorrak... batez ere hasiera hori hilerri batean gertatzen bada», dio Mama Crea-ko hirukoteak euren lan berria aurkezteko. Antzezlekuetan luze jardun duten hiru antzezle dira Nuria M. Cres, Ana i Punto eta Soledad Carril eta orain dela pare bat urte haien lanak bateratzea erabaki zuten. Horrela jaio da «¿Se puede?» -«Sar daiteke?»- antzezlana, gaur bertan Kultur Leioan estreinatuko dena.

Lanaren abiapuntua heriotza da, baina ez dute ohiko dugun ikuspuntutik landu. «Gutako batzuk sortzen ari ginen uneetan heriotzarekin esperientzia pertsonalak bizi izan genituenez ildo horretatik jarraitzea erabaki genuen», azaldu du Nuriak. Antzezlanean, emakume batek bere senarra hil ondoren hilerrian bizitzea erabakitzen du. Istorio hau aitzakiatzat hartuta, gertuko bat galtzerakoan zer puntura irits gaitezkeen azaldu nahi dute. «Klownetik sortzen den keinu antzerkia da», gehitu du Nuriak. Horrez gain, umore asko eta emozio handia aurkitu ahal da antzezlan honetan. «Aktore/pertsonaia bikotean oinarritutako antzezlana, ederra eta hunkigarria», esan dute ikuskizunaren antolatzaileek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo