Dantza
Sara Barasen «Carmen» dantza ikuskizuna izango da gaur eta bihar Baluarten
Sara Baras dantzaria Baluartera etorri da «Carmen» lana aurkeztera. Bertan, pertsonaiaren bertsio propioa egiten du, hizkuntza berri batekin. Ikuskizun honetan, zuzendari, protagonista eta koreografo lanak egiteaz gain, jantziak ere berak aukeratu ditu. Haren izaeraren isla argia dugu, hortaz. Orain dela urtebete estreinatu zuen lan hau Bartzelonako Liceu Antzokian. Ikuskizun honetan, dantza eta keinuetara ematen du haren gorputza eta flamenkoaren izaera propioa erakusten du. Ez da bakarrik arituko ordea, eta Ballet Flamenkoko partaideak egongo dira Baluarten.