GARA > Idatzia > Kirolak > Futbola

Euskal selekzioa

Asiako talderik indartsuenaren kontrako zita San Mamesen

Joxe Anjel Iribarrek eta Mikel Etxarrik zuzentzen duten taldeak Iranen bisita jasoko du abenduaren 23an, «Euskadi» izenarekin.

p027_f01_148x132.jpg

Beñat ZARRABEITIA | BILBO

Iranen kontra izango da aurten urtero euskal selekzioak Gabonetan jokatzen duen partida. Norgehiagoka, abenduaren 23an, asteartean, lehiatuko da San Mamesen. Albistea atzo bertan baieztatu zuen Euskadiko Futbol Federazioak (EFF), «Deia» eta «Noticias» Taldeko egunkariek argitara eman ondoren. Horrenbestez, pertsiarren kontrakoa 2008. urtean euskal selekzio nagusiak jokatuko duen partida bakarra izango da.

Iaz, Iribarrek eta Etxarrik zuzentzen duten taldeak bi lehia jokatu zituen. Lehena eta historikotzat har daitekeena, Venezuelaren kontra jokatutakoa. Bertan, euskaldunek hiru eta lauko emaitza lortu zuten. Ondoren, abenduaren 29an, Euskal Herriak eta Kataluniak indarrak neurtu zituzten San Mamesen. Bojan Krkic gazteak cuatribarrada aurretik jarri arren, Adurizek berdinketa ezarri zuen.

Euskal selekzioak 23 norgehiagoka jokatu ditu aro modernoan. 1989az geroztik, Euskadiko futbol federazioak antolatzen ditu partidak eta aurkarien artean Uruguay, Kamerun, Serbia, Errusia, Gales edo Paraguayren mailako taldeak izan dira.

Aurtengo lehiari dagokionez, ziurra da Ingalaterrako Premier Leaguen aritzen diren jokalariak ez direla Iribar eta Etxarriren deialdian izango. Hortaz, beste urte batez, Xabi Alonso, Arteta, Garrido eta Almunia ez dira zerrendan izango. Panathinaikoseko Josu Sarriegirekin zer gertatzen den ere ikusteko dago.

Horiek horrela, zerrendako oinarri nagusia Athleticeko jokalariak izango dira. Eurekin batera, Realean eta Osasunan aritzen diren beste batzuk izango dira. Riesgo, Aduriz, Luis Prieto eta Joseba Llorente ere bertan egotea espero da.

Estatu frantseseko txapelketan, aldiz, soilik bi euskal jokalari daude, baina biak titular moduan aritzen dira euren taldeetan. Alde batetik, Stephane Ruffier atezain lapurtarra. Flavio Roma beteranoari postua kendu dio Monacon eta Frantziako 21 urtez azpiko selekzioaren atezaina da ere bai. Bestetik, Pantxi Sirieix dago. Tolosako taldeko erdilariak euskal selekzioarekin jokatu zuen Serbiaren aurka.

Talde mundialista

1997ko udazkena. Australiako futbol taldeak sekulako itxaropena zuen 24 urte eta gero Munduko Kopara itzultzeko. Ozeaniarrek, Terry Venables ingelesa entrenatzaile zutela, Iran menderatu behar zuten azkeneko kanporaketan. Dena alde zuten, Ingalaterrako Ligan aritzen zen jokalari andana eta, batik bat, jarraitzaileen babesa.

Socceroak bi eta huts aurreratu ziren markagailuan eta Estatu frantsesean lehiatu zen txapelketarako txartela eskuan zeukatela zirudien. Baina, Iranek egoera irauli eta binakoa lortu zuen. Emaitza horrek pertsiarrak mundialerako sailkatu zituen. Txapelketan egotea sari itzela bazen ere, zozketak beste pizgarri handi bat ekarri zuen irandarrentzat: AEBren aurka jokatu behar zuten. Morboaren partida izan zen, bi herri hauek izan dituzten liskarrak ez baitira nolanahikoak izan. Baina, zelai barruan kiroltasuna nagusitu zen. Daei, Hashemian, Mahdavikia eta enparauek bi eta batekoa lortu zuten eta garaipen historikoa erdietsi zuten.

Lau urte geroago, Irlandaren aurkako kanporaketa galdu ondoren, Mundialetik at geratu ziren. Baina talde indartsua izaten jarraitu zuten, Asiako Kopan emaitza onak lortuz. Txapelketa hori, hirutan irabazi du Iranek.

2006ko mundialean parte hartu ostean, krisi txikia izan zuen taldeak eta federazioa Javier Clemente kontratatzekotan egon zen duela hilabete batzuk. Baina, Barakaldokoak uko egin zion Iranen bizitzeko aukerari.

Egun, Daei historikoa da taldeko entrenatzailea eta Masoud eta Nekounam gorritxoak dira izar nagusiak. Fulhameko Teymourian ez da San Mamesen izango, Premierrean ari diren euskal jokalarien moduan liga jardunaldia baitauka. Hala ere, nahiz eta jokalari gehienak Iraneko ligan aritu, Asiako talderik indartsuena dira egun.

La Federación decide cambiar el nombre

El año pasado, atendiendo a una petición expresa de los futbolistas de la selección, la Federación Vasca de Fútbol (FVF) optó por variar la denominación habitual de la tricolor, «Euskadi», por la de «Euskal Herria». En el acto de presentación del encuentro entre el combinado vasco frente a Catalunya, cuestionado por este diario en torno al cambio de nombre, el presidente de la FVF, Iñaki Dobaran, señaló que se debía a que «en nuestro equipo juegan futbolistas de Euskal Herria». La decisión le acarreó diferentes criticas, entre ellas las de Iñigo Urkullu o Iñaki Anasagasti.

El rumor estaba en la calle y ayer adquirió veracidad tras las informaciones publicadas por Deia y el Grupo Noticias en las que se hablaba de la vuelta al nombre de Euskadi. La FVF, en su nota oficial, en la que sólo hablaba de «la selección vasca» o «euskal selekzioa», no lo confirmó. Sin embargo, en declaraciones a Radio Euskadi, Dobaran confirmó la noticia al afirmar que «es lo que más le conviene a la Federación».

Por el momento, el caso ha levantado gran controversia en los foros de internet y habrá que esperar para conocer la opinión de los jugadores sobre el tema. B.Z.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo