GARA > Idatzia > Kirolak > Eskubaloia

PORTLAND Txapeldunen Liga

Sailkapenak liderra mendean hartzera derrigortzen du

Azken bi partidak galdu ondoren, Portlandek erreakzionatu beharra du aukerak mantentu nahi baditu. Arazo fisikoek helburua zailduko dute berriro ere.

p037_f02.jpg

GARA | IRUÑEA

Hitzordu garrantzitsuari ekingo dio gaur Portlandek 20.00etatik aurrera Iruñean. Partida gogorra izango da, aurkaria zaila izateaz gain berezko arazoak ere baditu-eta talde nafarrak.

Ohitura bilakatu da, zoritxarrez, eta San Antoniok hutsune eta arazo fisiko ugari dituela ekingo dio partidari gaurkoan ere. Davor Dominikovicek eta Lars Jorgensenek ezin izango dute jokatu; Juancho Perezek eta Malmagrok aulkian emango dute kantxan baino denbora gehiago; eta Nikolic eta Santi Urdiales jokatzeko prest egongo diren arren kili-kolo dabiltza.

Horrez gain, aurkari zaila dute oraingoan. Chehovskie «Errusiako selekzioa da ia-ia», Cechu Villaldearen esanetan. «Sekulako taldea da. Bi metrotik eta ehun kilotik gorako jokalariak ditu eta nekez hartuko diegu aurrea, presentzia fisikoa falta baitzaigu, Ciudad Realen ikusi genuen bezala. Fisikoki ezin gara beraiekin lehiatu; arinagoak eta azkarragoak izan beharko dugu, beraz, hauek menderatzeko».

Ezinbesteko helburua da hori hala ere, oztopo guztiak ahaztuta, hurrengo fasea kolokan baitago iruindarrentzat. Azken bi partidak galdu ondoren, Portland E multzoaren hirugarren postuan dago eta gaur liderraren aurka galduz gero, Steaua Bukaresten eta Cimos Koper Iruñean gainditu beharko lituzke nahitaez.

Al Arrate se le vuelve a resistir la victoria

No hay manera. Ya han transcurrido nueve jornadas y el Arrate sigue con una sola victoria en su casillero. Ayer no pudo aprovechar la visita de un CAI Aragón que tampoco atraviesa su mejor momento y acabó firmando un 31-31 que le mantiene en la zona baja de la clasificación, con sólo cuatro puntos.

Los eibarreses, en vísperas de una semana intensa que incluye su visita al Torrevieja y su debut europeo, marcharon por delante en el primer tiempo, aunque sus ventajas no fueran excesivas. El choque se igualó tras el descanso hasta llegar a un último minuto de mucha tensión que decidió el empate.

GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo