GARA > Idatzia > Iritzia > Ikusmira

Euskal kirolari komeni zaiona, ofizialtasuna

Federazioari komeni omen zaio. Hala esan du Euskal Federazioaren presidenteak «Euskadi» izendatzea argudiatzeko. Ez dute hain argi ikusten selekzioa «Euskal Herria» izendatzea proposatu zuten kirolariek. Ezta haiekin bat egin zuten milaka herritarrek ere joan den urteko futbol partidan eta kalean. Izan ere, ez da Federazioaren komenientzia izan behar, Euskal Herriak, -eta ez haren hiru herrialdek- behar dituen selekzio propioen komenientzia baizik. Argi dago zaleen eta kirolarien beharra, haien nahia. Selekzioaren, euskaldun guztien selekzioaren, ofizialtasuna. Baina hura lortzeko pausoak aspaldion ez dira inon ageri. Egin diren bakarrak ez dituzte erakunde ofizialek egin; aitzitik, erakunde horietatik batzuetan maiseoak baino ez dira irten. Eta egoera onartezina da, selekzioen ofizialtasuna, oinarrizko eskaera demokratikoa da-eta. Hartara, ofizialtasunaren ukazioa inposizio egoera argia da. Euskal kirolariek ezin dute beren herriko selekzioekin jardun, ez dute aukera hori, zazpi herrialdeetako kirolariak bilduko dituen selekzioarekin jardutekoa, alegia. Duten «aukera» bakarra kasu gehienetan eurenak ez diren koloreekin agertzea edo inongo selekziotan ez aritzea da.

Orain artean kirolariek eta zaleek ofizialtasuna lortze aldera pausoak emateko prest daudela erakutsi dute. Erakundeek, ordea, onenean ere, hitz politak baino ez dituzte erakutsi. Onenean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo