GARA > Idatzia > > Kultura

Musika

Hamahiru urteko isilunearen ondoren, Ama Say taldea Bilboko Kafe Antzokian izango da

Udagoieneko Ostera kultur zirkuitoaren baitan, Ama Say eta Piztiak taldeek kontzertua eskainiko dute gaur Bilboko Kafe Antzokian, 21.30etatik aurrera. Hamahiru urteren ondoren agertokira itzuliko da 90. hamarkadan sortutako talde bizkaitarra. Sarrera aurrez erosiz gero 8 eurokoa da, bertan eskuratuz gero, berriz, 10 eurokoa. Zirkuitoak eskainiko dituen emanaldien artean, azpimarratzekoak dira Oreka Tx-aren «Nomadak Tx» multimedia saioaren aurrestreinaldia eta Su Ta Gar taldearen bira berriaren hasierako kontzertua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo