Kristina Aldamizetxebarria
Ertzaintza
Aurtengo urriaren 26an Gasteizko Ertzaintzaren polizia etxera joan nintzen. Leihatila atzean zeuden ertzainek esan zidaten erderaz egiteko. Ez zutela euskararik ulertzen, ezta ulertzeko beharrik ere. Beraz, nik euskaraz hitz egiteko eskubidea espainieraren menpean dago (haiek nahi badute bai, bestela ez).
Azaldu behar dut euskaldun zaharra naizela, Estatu Batuetatik zortzi urterekin etorri nintzela; beraz, euskaraz eta ingelesez bakarrik nekiela eta, hala eta guztiz, bi hilabetean erdara ikastera derrigortu nindutela (ez era onean).
Irudimen askorik ez da eduki behar jakiteko urriaren 26koa nola bukatu zen. Erderaz hitz egitera behartu ninduten, itzultzailea aurkitzen zuten bitartean. Bai! Ondo irakurri duzue! Itzultzaile bat behar zuten... Euskal Herrian.
Nik neuk idazki bat egin nuen egoera hura salatzeko, eta haien partetik Segurtasun Sailburuordearen Kabinetetik eskutitz bat jaso nuen. Idatzi honekin jakinarazi nahi dudana zera da: norbaitek bere hizkuntzan hitz egin nahi duenean (euskaraz), hori lortzea ala ez Ekinbide Polizia Zerbitzua Hobetzeko Ekimenetarako Bulegoaren esku dagoela.
Besterik gabe, adeitasunez.