GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Herritarrei garraio eredua erabakitzen utzi behar zaiela uste du Batasunak

p016_f02.jpg

Ainize BUTRON |

Dominique Bussoreau Estatu frantseseko garraio saileko idazkariaren bisitaren karietara Batasunak AHT linea berriaren proiektuarekin dagoen eztabaida «faltsua» salatu zuen atzo.

Bussoreauren bisitaren xedea, izan ere, linea berriaren aurrekontua lekuko agintariekin eztabaidatzea da. Jean Claude Agerre mahaikideak «gaurko kontestuan finantzabidearen eztabaida jokoz kanpo» zegoela nabarmendu zuen, gizarteak pairatzen duen krisi ekonomikoa aipatuz. Horrenbestez, garraioaren eztabaida berpiztearen beharra goraipatu zuen erabakia herritarrei emanez: «Euskal Herrian lurralde antolaketaren ereduaren gainean behar bezalako eztabaida egin behar da».

Batasunak Bussoreauren bisita salatzeaz gain, AHTren aurkako mobilizazio guztietan parte hartzeko deia zabaldu zuen. «Herri ekimen horien bidez jendarteak oinarrizko informazioak lortzen ditu», azpimarratu zuen, bere aldetik, Jokin Etxebarria Batasuneko kideak.

AHTren neurriko proiektu batek Euskal Herriarentzat erabaki gune baten beharra agerian jartzen zuela esan zuten azkenik, Autonomiaren egitasmoa goraipatuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo