CAMELOT
40 langileren kaleratzearen aurkako mobilizazioak
Industrias Amaia Telleria taldeko Cameloteko langileak enpresa aurrean elkarretaratu ziren atzo 40 lankideren kaleratzearen aurka. Egunero egiten ari diren kontzentrazioei, astelehenean hasiko duten grebak emango die segida. Adierazi zutenez, mugagabea izango da.