GARA > Idatzia > > Mundua

Errepublikanoak eta Clintonen arokoak ere ondoan nahi ditu Obamak

«Esperientzian oinarritutako aldaketa». Horrekin erantzun die Barack Obamaren lan taldeak orain arte jakitera emandako izendapenak direla-eta jasotako kritika zorrotzei. Administrazio berrira Clintonen garaiko politikariez gain, errepublikanoak ere deitu ditu Obamak.

p018_f01_199x084.jpg

GARA |

AEBetako presidente berriaren Administrazioaren ezaugarri nagusiak ezagutzera ematen ari dira komunikabideak. Hautatuen artean Bill Clintonen garaiko politikariak izango dira, dudarik gabe, baita errepublikanoak ere.

Rahm Emanuel Etxe Zuriaren ordezkari nagusiaz eta Eric Holder Justizia idazkariaz gain, Osasun Ministerioaren buru, Clintonen aroko beste politikari bat hautatu du, Tom Daschle.

Senatuan demokraten burua 10 urtez izan zen Daschlek arduratuko da osasun arloan Obamak agindutako hobekuntzez.

Clintonen Gobernuan goi-kargua betetzeaz gain, Holderrek Kolonbiako paramilitarrekin (AUC taldearekin) harreman zuzenak zituen Chiquita Internacional enpresa sutsu defendatu zuen duela urte batzuk.

«Politico» aldizkariaren zenbaketan, egungo 47 goi-karguetatik 31 garai hartako clinton-zaleak dira. Hauen gaztetasuna kontuan hartuta hautua normaltzat jotzen dutenen gainetik kritikak ere izan dira, batez ere Obamaren «aldaketarekin» bat datozen sektoreen aldetik.

Hillary Clintonen hautua

Estatu idazkari posturako (Kanpo Arazoetarako arduradun) Hillary Clintonen izena denen ahotan dabilen honetan, bere senar eta presidente ohia, Bill Clinton, prest azaldu da bere Fundazioari buruzko xehetasun guztiak emateko, besteak beste, Saudi Arabiarekin dituen harreman estuei buruz.

Bestalde, egunotan Hillary Clinton bere senatari aulkia uzteko aukera aztertzen ari da.

Beste izen batzuk ere jakitera eman dira. David Axelrod bere kanpainaren estrategia aholkulari bilakatuko da Administrazio berrian. Janet Napolitano Arizonako gobernadorea Barne Segurtasunerako idazkaria izango da ia dudarik gabe.

Errepublikanoentzat gordetako postuei buruz, Robert Gates Pentagonoko egungo buruak badu jarraitzeko aukerarik. Hala ere, Charles (Chuck) Hagel senatari errepublikano eta Vietnameko beteranoaren izena ere batzuen ahotan dabil.

En su discurso ante el congreso del partido Rusia Unida, el primer ministro, Vladimir Putin, prometió trabajar frente a la crisis y reiteró la vigencia de su tándem con el presidente Medvedev, en plenos rumores sobre eventuales disputas. Los analistas que predecían su dimisión del cargo para salvarse de una posible quema y para preparar, desde la Presidencia de la Duma, su vuelta al Kremlin volvieron a errar.

Los demócratas podrían asegurarse el control total del Senado de EEUU

Tras la victoria de los suyos en Alaska sobre el viejo senador Ted Stevens (84 años), condenado por corrupción, los demócratas cuentan ya con 58 escaños en la Cámara Alta.

Les faltan dos para lograr el listón de los 60 escaños, con los que eludirían cualquier maniobra de bloqueo de la oposición.

Un puñado de votos amenaza los puestos de dos senadores republicanos en Minnesota (sur) y en Georgia (sureste).

GARA

Ekonomia kontuak

Altxor Publikoaren idazkarirako hiru izen dira aipatuenak, hirurak Clintonen garaikoak: Lawrence Summers, Robert Rubin eta Paul Volcker. Merkataritza idazkaria Penny Pritzker izango da, Hyatt hotel katearen oinordekoa. AEBetako 400 aberatsenen artean dago emakume hau.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo