GARA > Idatzia > > Euskal Herria

ATXILOKETAK

Le Verten aurrera eramango dituzte Garikoitz Aspiazu eta Leire Lopez

Laurence Le Vert epaile frantsesaren aurrera pasatzekotan dira astelehen goizaldean Cauterets herrixkan atxilotu zituzten Garikoitz Aspiazu eta Leire Lopez Zurutuza. Atxiloketok salatzeko 150 lagunetik gora manifestatu ziren atzo Beasainen; gaur, 19.00etan egin dute deialdia. Gainera, Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministro espainolak atzo jakinarazi zuenez, hemendik aste gutxiren buruan elkartuko dira Madrilen Nicolas Sarkozy eta Jose Luis Rodriguez Zapatero ETAri buruz hitz egiteko. Bestalde, euskal preso politikoen eskubideen defentsan, 60 lagun elkartu ziren atzo Eibarren. Iruñean, aldiz, 29 elkartu ziren Alde Zaharrean, 55 Arrosadian, 70 Txantrean eta 45 Donibane auzoan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo