Bertsolaritza
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehen final-aurrea jokatuko da etzi
Lehen kanporaketa guztiak jokatuta, Fredi Paia, Amaia Uribe, Jone Uria, Ibon Ajuri, Oihana Bartra eta Iratxe Ibarra bertsolariek Bizkaiko Txapelketako lehen final-aurrean kantatuko dute igande arratsaldean. Binaka, 8ko nagusian, 8ko txikian, eta 10eko txikian kantatuko dute ondoren kartzelako lanari ekiteko. Gernikako saiotik, abenduaren 20an Barakaldoko BECen izango den finalean kantatzeko aukera izango dutenak aterako dira. Irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera. Gainontzekoek, berriz, puntuazioaren arabera izango dute aukera.