GARA > Idatzia > Kultura > Musika

Oskarbi taldeak Gabonetako kantuak berrargitaratu ditu «Olentzero» diskoan

p046_f02.jpg

Ane ARRUTI | DONOSTIA

Oskarbi taldea Gabon-kantekin emanaldiak egiteko asmoz sortu zen 1966an. Taldeak gero eta ospe handiagoa lortu zuen apurka, eta 1981. urterako sei disko grabatu zituzten. Disko horietako kantu esanguratsuenekin, «Antologia 1996-2004» argitaratu zuen Elkarrek.

Aurreko disko horien artean dago Herri Gogoa argitaletxearekin plazaratutako LP bikoitza. «Hitz urri batzuk» diskoak kantu zahar eta berriak biltzen zituen. «Olentzero» izenekoak, berriz, Eguberri-kantuak. Azken honekin, Euskal Herri osoan zehar kantaldi andana egin zuten, eta horixe berreskuratu nahi izan dute orain. Berrargitalpen honetan, jatorrizko grabaketak birmasterizatu eta gaurkotu dituzte, eta beste bost kantu berri ere entzun ditzakegu bertan: «Olentzero», «Joxepe eta Maria», «Kanta ezagun guztiek», «Eguberriren jitiaz» eta «Haur txiki eder polit bat». Taldekideen esanetan, «Eguberriari buruzko kantutegi osoa ahalik eta ikuspegi zabalenetik emateko asmoz» egin dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo