Ibon Artola Euskal Herria Sozialista aldizkariaren izenean
Langileek soilik defenda ditzakete beren lanpostuak eta soldatak!
Langileen, langabetuen, negozio txikiak dituztenen, nekazari txikien, herritar xeheen... pazientzia amaitzen joango da. Irtenbide bakarra langileen borroka da
Azken urteetako hazkuntza ekonomikoan banku eta enpresa handiek ikaraga- rrizko irabaziak izan dituzte. Hala ere, langileen baldintzek, nahiz eta hazkuntza ekonomikoan egon, okerrera egin dute. Eta orain, krisi ekomikoarekin, kapitalistek langileen eta hauen familien gainera bota nahi dituzte ondorio guztiak: kaleraketak, soldata murrizketak, zerbitzu publikoen pribatizazioa, prekarie- tatea, langileen eskubideekin amaitzeko lan erreformak, pentsioen sistema publikoaren aurkako erasoak...
Munduko gobernu ezberdinek mota guztietako planak egin dituzte krisiari aurre egiteko. Baina orain arte hartutako neurri guztiak kolore berdinekoak dira: bilioika euro oparitu bankuei eta denon dirua kapitalisten irabaziak mantentzeko erabili. Mundu osoan bezala Euskal Herrian ere hainbat lagunek hipoteka ezin ordainduak zer axola die Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta Espainiako Gobernuari? Diru laguntzak hauei eta langabezian geratuko direnei eman beharrean, berriro ere aberatsenentzat joan dira.
Zapateroren Gobernuak 150.000 milioi eman dizkie Estatu Espainiarreko eta Hego Euskal Herriko bankuei. PNVren eta UPNren laguntza ezinhobearekin PSOEk aurrera atera dituen aurrekontuekin konparatzen baditugu datu hauek, ikusiko dugu zenbaiterainoko diferentziarekin zaintzen dituzten goiko eta beheko herritarrak. Estatu osoan, 2009 urterako, 19.000 milioi euro soilik onartu dituzte langabeziaren asegururako. Noski, Euskal Herrian langabezian geratuko diren milaka herritarren- tzat ez da nahiko diru egongo, jada banku jabeen poltsikoetan baitago.
Zer egingo dute bankuek diru honekin? Burbuila espekulatiboarekin irabazi beldurgarriak lortu ondoren, diru laguntza hauek espekulatzaile handiekin dituzten konpromisoei aurre egiteko erabiliko dituzte eta ez ekonomia berpizteko, komunikabide batzuk dioten bezala. Nondik aterako dituzte gobernuek diru laguntza hauek? Gizarte gastuak murriztuz, langileen zergak handituz eta langabezi sorospena murriztuz. Kapitalisten interesak defendatzeko neurri kapitalistak besterik ez dira bankuen aldeko laguntza hauek.
Krisi egoeratan, kapitalisten bihotza ez da biguintzen, izatekotan alderantziz. Euren irabaziak ezeren gainetik egon behar dute eta hurrengo hilabe- teetan helburu hori aurrera eramateko langileentzak oso gogorrak izango diren neurriak hartuko dituzte: soldatak murriztu, langileen esplotazioa intentsifikatu eta «negozio mailaren araberako lan plantilak egokitu», hau da, langileak kalera bota. Kapitalistek, izoztu egingo dituzte euren inbertsioak etorkizun hobe baterako, eta irabaziak emango dizkieten sektoreetan espekulatzen jarraituko dute. Azken aldian etxebizitzan espekulatzetik elikagaiekin espekulatzera pasa dira, hori izan delarik elikagaien prezioak igotzearen arrazoi nagusietako bat.
Eraso guzti hauei aurre egiteko sindikatuek lan asko egin beharko dute. Langileen, langabetuen, negozio txikiak dituztenen, nekazari txikien, herritar xeheen... pazientzia amai- tzen joango da. Irtenbide bakarra langileen borroka da. Ezin dugu onartu soldata murrizketarik, langile bakar baten kaleraketarik, prekarietateraren handitzerik... borrokarik, mobilizaziorik edo grebarik antolatu gabe. Beharrezkoa da gainera fabrika bakoitzeko gatazka beste fabriketara, herrietara eta auzoetara zabaltzea. Langileen indarra batasunean dago. Langileak elkartzen badira enpresariek jai dute.
Euskal Herria Sozialistaren helburua langileen batasuna bultzatzea da, langileak eta herritarrak gertatzen ari denaz informatzea eta langileen borrokak, mobilizazioak eta grebak bultzatzea. Greba orokorraren beharra defendatuko dugu, sozialismoaren alde borrokatzearen beharra. Gora langileria!!