GARA > Idatzia > Kultura > Irrati-telebista

Programazioa

Goierri Irratiak abenduaren 1ean ekingo die zuzeneko emisioei

2008ko uda amaieratik FM 107,0 dialean musika emititzen ari da Goierri Irratia eta, orain, abenduaren 1etik aurrera, programazioa ere emango du. Hasieran, iluntzeetan errepikatuko den goizeko magazine bat eskainiko du. Horren izena, «Egun on Goierri» izango da eta bere errepikapenak «Egun off Goierri» leloa izango du. Horrez gain, Goierri Telebistarekin lankidetzan, egunero 5-10 minutuko informatiboak sortuko dituzte eta egunean lauzpabost aldiz errepikatuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo