GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Galdakao

Oiangu Bizirik taldeak salatu du golf zelaiko zutoinetan gai toxikoak daudela


GARA |

Ordiziako golf zelaiko zutoinetan kreosota produktu toxikoa erabili izana salatu dute Oiangu publikoa eta bizirik plataformakoek. Beraien hitzetan «oso produktu toxikoa da, ingurumena eta osasuna arriskuan jartzen duena». Gainera, Osasun Publikoaren txostenen arabera kreosotoa ezin da golf zelai eta antzeko instalazioetan erabili.

Ikengu enpresak zutoinak bi metrotik gora estaltzeko neurri zuzentzailea hartu arren, «horrek ez du ezer konpontzen, kreosota euriarekin disolbatu eta estalkia gaindituko lukeelako», talde honetako kideek azaldu dutenez.

Oiangu publikoa eta bizirik plataformako kideek joan den ekainaren 16an Udalean eskatu zuten erabilitako produktuaren gaineko informazioa, eta golf zelaia uztailean ireki bazen ere, orain arte ez dute inolako informaziorik eman.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo