GARA > Idatzia > > Euskal Herria

Ikatz-labe tradizionala

Ikatza nola egiten zen ezagutzeko aukera izango dute Baionan gabonetan

Ohiko Gabonetako merkatua eta ekitaldi kulturalek aurten Olentzeroren laguntza izanen dute Baionan. Olentzero ikazkina omentzeko Euskal Kultur Erakundeak eta Lauburu elkarteko Claude Labat ikerlariak Koldo Aznares iruñarrari ikatz-labe bat egitea eskatu diote. Ikaztobi tradizionala hiriko Poternean izanen da abenduaren 10etik 20ra, bertan ikatza sortzeko prozezu guztia ikusteko aukera izanen da. Sei metroko diametroa duen makinarekin 700 kilogramo ikatz egitera ailegatuko da Koldo Aznares. Aurtengo beste berrikuntzetako bat Gabonetako merkatuan ezarriko duten 310 metro karratuko patinatzeko parke sintetikoa izanen da, izotzik gabe eguraldi guztiekin patinatzea posible eginen duena.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo