GARA > Idatzia > > Ekonomia

CGTk Baionako erietxeko larrialdietan lanpostuak murriztu direla salatu du

GARA |

Joan den astean jarri ziren abian Baionako erietxeko larrialdietako instalazio berriak. Aurrekoekin alderatuz gero, azalera hirukoiztu da.

Alta, hobekuntza horiekin pozik baldin badaude ere, bertako langileek beren kexua agertu zuten atzo, langile kopurua dela-eta. Izan ere, GGT sindikatuak salatu duen eran, «emendatzeak baino murrizketak izan dira eta gainera, larrialdietara lotutako hainbat lanpostu erietxeko beste zerbitzu batzuetara lekualdatu dituzte».

Ospitaleko zuzendaritzak lanpostu aski badirela adierazi badu ere, aipatu sindikatua ez da iritzi berekoa. Larrialdietako zerbitzuan langileen falta «nabaria» dela adierazi du. Horrek «arriskuen areagotzea» dakarrela gaineratu du, bai langileentzat beren betebeharra egiterakoan, baita gaixoentzat beraientzat ere, horiek horrela behar bezala artatuak izateko aukerak nabarmenki mugatzen direlako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo