GARA > Idatzia > Iritzia > Gutunak

Maria Perez Iruñea

Garbiñe Biurrunen isiltasun krudela

Iragan astean Euskadi Irratiko tertulia batean esan duzu benetan salagarria deritzozula ezker abertzaleak ETAren bortxakeriaren aurrean mantentzen duen isiltasun krudelari.

Zuk ere badakizu isilik egoten bortxakeria larri zenbaiten aurrean. Abuztua amaieratik Nafarroan burutu dituzten polizia operazioen ondoren hogeita bat herritarrek torturak salatu dituzte.

Baina zuk zeure bozgorailutik ez duzu deus esan astea joan eta astea etorri Nafarroan pilatzen ari zaizkigun tortura salaketen harira. Isil-isilik egon zara.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo