Euskaltel-Euskadiren aurkezpena
Proba onak egitea ez ezik, irabaztea da hurrengo xedea
Etxeko probetan zentratuko da talde laranja, Samuel Sanchezen bidez batik bat.
GARA | DERIO
Euskaltel-Euskadi taldeak Derion duen egoitzan egin zuen atzo 2009. urterako bere taldearen aurkezpena. Berton Euskaltel-Euskadik 2009an izango dituen txirrindulari guztiez gain, taldeko manager orokor Miguel Madariaga eta Euskaltel enpresako Jose Antonio Ardanza ere izan ziren. Aurkezpenaren barruan, Euskaltelek ofizialki 2010. urtera arte luzatu zuen talde laranjarekin duen lotura.
Sekula baino gehiago, anbizioa eman zen aditzera atzoko aurkezpenean, hurrengo denboraldirako «lasterketa onak» egitetik «lasterketak irabaztera» pasatzeko urratsa emateko asmoa azaldu baitzen. Helburuok betetzeko arduradun nagusia Samuel Sanchez izango da. Azken denboraldiarekin alderatuz gero, asturiarrak bere egutegian albo batera utziko du Tourra, eta «etxeko» probetan zentratuko da. Bestalde, honako hiru lasterketak azpimarratu ei ditu Güeñesen bizi den asturiarrak: Euskal Herriko Itzulia, Vuelta eta Munduko txapelketa izango ditu jomuga nagusiak.
Bestalde, Jon Odriozolaren ezetzaren ondotik, Igor Gonzalez de Galdeano Euskaltel-Euskadiren zuzendari tekniko izateaz gain, kirol zuzendaria ere izango da datorren denboralditik aurrera, Gorka Gerrikagoitiarekin batera. Arabarraren hitzetan «taldearentzat mentalizazio berri hau oso garrantzitsua izango da. Samuel Sanchezen helburua ezin da izan zertarako gai den erakustea, baizik eta irabaztea. Euskal Herriko Itzulira bagoaz, irabaztera joango gara; Samuel topera dagoen lekuan irabaztera joango da. Horrek Euskaltel-Euskadi desberdin bat ikustea esan nahiko du».
«Etxeko» probak irabazteko hautagai izateari dagokionez, Gonzalez de Galdeanok hauxe argitu zuen: «UCI ProTourreko egutegia oso zaila da, helburu oso gogorrekin eta egutegi horretan zentratuta, hemengo itzuliak alde batera utzi ditugula konturatu naiz, Euskal Bizikleta eta Euskal Herriko Itzulia kenduta. Beraz, aurten nahi duguna zera da: etxeko lasterketak helburutzat edukitzea eta horiek irabazteko eginahalak egitea».
Tourra eta Giroa
Tourrari eta Giroari buruz, aldiz, planteamendu aldaketa egingo du Euskaltel-Euskadik. Hala, Tourreko taldeburua Mikel Astarloza izango da, baina Igor Antonek ere izango du zeresanik. Bitartean, Samuel Sanchezek Vuelta prestatuko du.
Giroari dagokionez, bertan behera lagako omen du oraingoz. Igor Gonzalez de Galdeanoren esanetan, «uneotan dugun potentziala kontuan hartuta, Giroari uko egitea erabaki du».
Hurrengo denboraldia osatzeko talde laranjak 23 kide izango ditu. Batetik, iaz ere taldeko partaide ziren Josu Agirre, Igor Anton, Javier Aramendia, Mikel Astarloza, Jorge Azanza, Koldo Fernandez de Larrea, Aitor Galdos, Aitor Hernandez, Markel Irizar, Iñaki Isasi, Andoni Lafuente, Iñigo Landaluze, Egoi Martinez, Juanjo Oroz, Alan Perez, Ruben Perez, Samuel Sanchez, Amets Txurruka, Ivan Velasco eta Gorka Verdugo. Bestetik, hiru fitxaketa: Orbea-Oreka SDAtik igotako Mikel Nieve eta Sergio de Lis, eta Liberty taldetik loturiko Pablo Urtasun.
El ciclista austríaco Bernhard Kohl recibió ayer una sanción de dos años de suspensión por la Agencia Nacional Antidopaje (NADA) de su país, después de confirmarse el positivo por EPO-CERA de quien fuera tercero y rey de la montaña en el pasado Tour. El ciclista declaró estar decepcionado por el veredicto y anunció que esperará a recibir la notificación por escrito antes de decidir si recurre la sanción.
Por otro lado, el corredor madrileño de Astana Alberto Contador, flamante vencedor del Giro y la Vuelta 2008, era operado ayer con éxito de una desviación del tabique nasal en el hospital Ramón y Cajal de Madrid.