MUSIKA
Getxoko Jazzaldiko Talde Lehiaketako irabazleak diskoa kaleratu du
Kristian Brink Quartet talde suediarraren diskoa jada kalean da. Errabal diskoetxeak argitaratua, sei kantu biltzen ditu, taldeak Getxoko Jazzaldian eskaini zituen bi saioetan grabatuak. Taldeak estilo eta eragin musikal anitzeko jazza interpretatzen du eta baladak zein erritmo indartsuak jotzen ditu. Getxon eman zuten kontzertuan «sendotasun eta freskotasun handia» erakutsi zutela adierazi zuten antolatzaileek. Eskandinaviarrek jazza biziki interpretatzen dutela ere esan zuten.