GARA > Idatzia > > Kultura

«Euskaldun guztion aberria» Alaska hotzean irudikatu du Iban Zalduak

p042_f03_089x096.jpg


GARA | DONOSTIA

Iban Zaldua donostiarrak «Euskaldun guztion aberria» nobelatxoa aurkeztu zuen atzo, Alberdania argitaletxean plazaratua.

EHUko historia irakasle, Gasteizen bizi da Zaldua, eta helduentzat euskaraz zein gaztelaniaz argitaratu ditu liburuak. 2006an Euskadi Literatura Saria lortu zuen «Etorkizuna» (Alberdania) ipuin bildumarekin.

Liburuko protagonista inguruko giro politikoarekin aspertuta dagoen Joseba Anabitarte unibertsitateko irakaslea da, eskizofrenia batean bizi dena. Gauzak horrela, Alaskako unibertsitate batetik Euskal Herriari buruzko ikastaro bat emateko eskaintza jaso, eta aukera aprobetxatzen du bere ingurutik ihes egin eta atzerrian Euskal Herriari buruzko historia fantastiko propio bat asmatzeko, horretarako bertakoek gure herriari buruz duten ezjakintasuna baliatuz.

EusKafka

Sabino Aranaren «Euzkotarron aberria Euzkadi da» betiko esaldiaren aipua jasotzen duen narrazioa «gazia da, sarkasmoz betea, lehen hitzetik harrapatzen zaituena, pindartsua», argitaletxearen aburuz. «Hitz batean, umoretsua da, baina irakurri ostean min eragiten duena».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo