GARA > Idatzia > > Kultura

«Xan naiz ni», Peio Serbielleren doinuez jantzitako film laburra

p042_f01_91x92.jpg

Idoia ERASO | BAIONA

Ehüjarre, Santa Grazi, Okabe, Itsasu edo Izturitze eta Otsozelaiako paisaia miresgarriek «lurralde basatietara egin bidaian» zehar laguntzen dute «Xan naiz ni» film laburreko bidaiaria. Marc Largek idatzitako «Xan l'ours» (Xan artza) liburuko hitzekin eta Peio Serbielleren «Naiz» azken diskoko musikaren laguntzarekin Euskal Herriko txoko miresgarri eta misteriotsuetan murgiltzen da filma.

Ikuslearengana hurbiltzeko gune «ez konbentzionalak» baliatuko dituzte; zinema aretoez gain ospitale edo zahar-etxeetan ere aurkeztuko dute lana. «Xan naiz ni» oraingoz frantsesez bakarrik baldin badago ere, epe motzean euskarazko itzulpena ere izanen du, baita gaztelaniazkoa eta ingelesekoa ere.

DVDaren argitalpenarekin batera gazteentzako bertsio bat ere aterako da. Marko Armspach ilustratzaileak egindako marrazkiek lagunduta liburu bat gehituko zaio ikus-entzunezkoari. Bertan gazteak ingurumenaren zaintzarekin sentsibilizatzen saiatuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo