GARA > Idatzia > > Kultura

Animazioaren profesionalen hausnarketak, Donostiako «Cartoon Feature» mintegian

GARA | DONOSTIA

Atzo eman zioten hasiera Euskal Herrian lehenbiziko aldiz ospatzen diren «Cartoon Masters» 2008ko topaketen barruan antolatutako «Cartoon Feature» mintegiari.

Aste osoan zehar ehun profesional inguru eta hirurogeita hamalau bat enpresen ordezkariak bilduko dira Donostian Europako animazioaren egoera aztertzeko eta hausnartzeko asmoz. Besteak beste, Kanada, Belgika, Alemania, Danimarka, Islandia, Bulgaria, Txipre, Suezia eta Letoniako ordezkariak bilduko dira.

«Cartoon Masters» topaketak urtean hirutan izaten dira, hiru jardunaldi ezberdinekin: «Cartoon Digital», teknologia berriei buruzkoa; «Cartoon Finance», finantziazioari buruzkoa eta Donostian egiten ari diren «Cartoon Feature» deiturikoa. Azken hori, film luzeei inguruko xehetasunei buruzkoa da; ekoizpena, marketina, banaketa eta kontzeptua bera lantzen dira mintegietan.

Azken hamar urteetan film luzeen artean animaziozkoek izan duten gorakada dela-eta, irtenbide berriak eta azterketa sakonak egitea beharrezkoa da eta alor horren gainean arituko dira Donostiara inguratutakoak. Gipuzkoako hiriburuan ospatzen den edizio honetan, kostu urriko ekoizpenak, zinema digitalak, banaketa digitalak eskaintzen dituen aukerak edota «Vals con Bashir», «El lince perdido» eta «El valiente Desperaux» ekoizpenen esperientziak izango dira ardatz.

Osteguna bitartean, lau izango dira landuko dituzten ata-lak. Merkatuan nabarmentzeko lanez arituko dira, enpresa ereduak aurrera eramateko faktoreez, merkatu digitalak eskaintzen dituen aukerez eta zinema digitala eta 3D estereoskopikoen garapenaz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo