GARA > Idatzia > > Kultura

Arrasateko Akordeoi Jaialdia abenduaren 5ean hasiko da, parte-hartze handiarekin

p043_f03_88x112.jpg

GARA | DONOSTIA

Ino Galparsoro Arrasateko alkateak, Aitor Furundarena Hauspoz elkarteko presidenteak eta Oihana Aranburu Kultura zinegotziak atzo azaldu bezala, datorren abenduaren 5etik 8ra ospatuko da Arrasaten Akordeoi Jaialdiaren aurtengo edizioa. Inoiz baino kide gehiagok parte hartuko du bertan, munduko hamar herrialdeetatik etorrita. Lehiaketak hiru atal ditu: Gipuzkoako XXIX. Akordeoi Lehiaketa, Gipuzkoako XXI. Akordeoi Jaialdia eta XVI. Nazioarteko Arrasate Hiria Lehiaketa.

Atal horiez gain, lau egunetan zehar akordeoiarekin zerikusia duten hainbat ekimenek ere herria hartuko dute. Besteak beste, kafe-kontzertu bat antolatu dute abenduaren 7rako. New Mood Trio taldearen emanaldia izango da.

Bestalde, aipatzekoa da Nazioarteko Lehiaketaren iazko irabazleak, Ari Lehtonen finlandiarrak hainbat kontzertu eskainiko dituela Bartzelonan, Bilbon, Aretxabaletan eta Arrasaten bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo