Urruñarrak eskatuta RN10eko gurutzebideak moldatuko dira
GARA |
Joan den astean 10 Bide Nazionala Urruñatik pasatzen den tartean beste istripu larri bat gertatu zen. Gertaera hori dela eta, Urruñarrak, herriko etxean dagoen opozizioko talde abertzaleak, udalari eta Kontseilu Nagusiari bidea egokitzea eskatu zion berriro ere. Eskaera horri erantzun dio Kontseilu Nagusiko eskualdeko ordezkari den Kotte Ecenarrok. Hendaiako kantonamenduko kontseilariak 2009an arazoari konponbidea emango zaiola adierazi du.
Sarritan
Auto batek motorran zihoan neska bat zauritu zuen joan den astearen hastapenan. Sarritan gertatzen dira istripuak Nazional 10a Urruñatik pasatzen den tartean, bereziki bidegurutzeetan. Gurutze arriskutsuak berregitea garrantzitsua dela esan du Ecenarrok.