GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Krisialdia talde zuri-gorrian

Batasuna eta lasaitasuna, ezinbesteko baldintzak

Jokalari zuri-gorriek entrenatzailearengan uste osoa mantentzen dutela nabarmendu zuten.

p034_f01_97x136.jpg

GARA | BILBO

Errealitatea ala betebeharrezko diskurtsoa, baina Athleticeko ordezkariek hitz egiten duten bakoitzean argi uzten dute: egoera txarra bada ere, lasai daude.

Atzo Gorka Iraizozi egokitu zitzaion ohizko arrazoibide honi ekitea. Bere esanetan, lasaitasuna eta batasuna dira nagusi taldean eta horrela jarraitu behar dute egoera hobetuko bada. «Lasai gaude eta lasai egon behar dugu -azpimarratu zuen-. Egoera honetatik irteteko, gogo-aldartez sendo egon behar dugu eta hori lortzeko ezinbestekoa da lasaitasuna mantentzea. Badakigu denok egoera zein den eta hori aldatzeko, lanean tinko eta sendo aritu behar dugu, larritasuna bazter utzita, horrek ez baitu inolaz ere laguntzen».

Alde horretatik, Iraizozek ez du «finalei» buruz hitz egin nahi, igandeko norgehiagoka «oso garrantzitsua» izango dela onartu arren. «Ez da denboraldiko azken jardunaldia, edo galduz gero ez gara jaitsiko. Dena dela, oso inportantea da eta irabazten saiatu beharra dugu».

Saiakera horri lasaitasunez ekingo dio taldeak. Baita batasuna oinarri hartuta ere, Iraizozek aipaturiko bigarren ezinbesteko baldintza, batez ere Joaquin Caparrosen etorkizuna bolo-bolo dabilen egun hauetan. «Bat eginik gaude. Garenak gaude eta gaudenak gara eta gu gara, beraz, egoera aldatu dezakegun bakarrak. Eta entrenatzailea gurekin dago, eta gu entrenatzailearekin -azpimarratu zuen-. Batasun horrek indartsu egiten gaitu eta egoera honetatik irteten lagunduko digu».

David Lopezek bat egin zuen nafarrarekin, «entrenatzailearengan uste osoa dugu», nabarmendu zuen, «gauzak gaizki doazenean entrenatzaileari begiratzea normala da», onartu zuen hala ere. Caparros eta jokalariak lasai eta aldartez sendo daudela adierazi zuen.

Iñigo, min hartuta

Atzoko lan-saioak, bestetik, albiste txarrak ere utzi zituen. Izan ere, Iñigo Velez de Mendizabalek bihurdura egin zuen ezker orkatilan. Bilakaera ikusi behar dute medikuek jokalaria noizko osatuko den jakinarazi baino lehen, baina, itxura denez, gasteiztarrak ezin izango du Numantziaren aurka aritu.

No habrá columbario en el nuevo San Mamés

El Ayuntamiento de Bilbo aprobará hoy una modificación por la que los usos de este quedarán restringidos al, lógicamente, deportivo, sociocultural -con el museo del Athletic- y comercial al por menor -con la tienda oficial y algún establecimiento hostelero-. Lo que queda descartado es que albergue un columbario, tal y como se había anunciado.

El Athletic, entre los clubes clásicos de la FIFA

El Athletic está desde ayer en la página web oficial de la FIFA. En el apartado de Clubes Clásicos, y junto a los datos de otros 27 equipos de todo el mundo, aparece información sobre la historia, palmarés o filosofía de la entidad rojiblanca.

Garmendia tendrá una peña en Basauri

Basauri creará en breve una peña para su vecino Joseba Garmendia. El acto de inauguración de la «Peña Athletic Joseba Garmendia» se celebrará el 10 de diciembre en el Café Akelarre.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo