GARA > Idatzia > Kirolak > Alaves

Salmeronek hamaikakoa errepikatuko du Castellonen

p027_f02_555x555.jpg

J.O. | GASTEIZ

Toni Moral azken egunotan entrenatzea eragotzi dion tripako minetik jada osatu denez, iragan igandean Gironari 1-0 irabazteko gai izan zen hamaikako bera Castellonen errepikatzeko aukera izango du Jose Maria Salmeronek. Gauzak behar bezala joanez gero, atzealdeko ezker hegalean zein jokalari jarri izango luke zalantza nagusia, normalean Edu Albacarrek jokatzen duen arren, Raul Llorentek aukera izan duenean oso maila ona erakutsi baitu.

Etxean lasaitasun apur bat irabazita, aurrera egiteko Mendizorrotzatik at lehen garaipena eskuratzea behar-beharrezkoa dute babazorroek eta Castaliakoa aukera oso zaila baina egokia izan liteke. Horren gainean galdetzean, Toni Moralek etorkizunari itxaropentsu begiratuz erantzun du. «Zorionez, aurreko astean berriz ere etxean irabaztea lortu genuen eta errenkan bi garaipen lortzen ditugunean ziur aurrerapauso handia emango dugula bai puntu aldetik eta bai gureganatuko dugun konfiantzagatik ere».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo