GARA > Idatzia > Kultura > Zinema

«Australia» filma lehen egunetik goiko postuan herrialde horretan bertan

p039_f03_88x72.jpg

GARA | AUSTRALIA

Asteazkenean estreinatu zen «Australia» izeneko filma herrialde horretan bertan, eta lehen egunean 1,3 milioi australiar dolar bildu zituen, «Quantum of Solace»k bere estreinaldian lortu zuen kopuruaren erdia. Nicole Kidman eta Hugh Jackman aktore australiarrak protagonista dituen superprodukzio honek 150 milioi australiar dolarreko aurrekontua izan du, herrialdean ekoizpen batek inoiz izan duen garestiena. Baz Luhrmannen zuzendaritzapean eginiko lanak II. Mundu Gerra du agertoki. Kidman aktore australiarra aristokrata ingeles baten paperean agertzen zaigu eta babesten duen abeltzain batekin maitemintzen da. Kritikarien hitzetan, «Australia» paisaia ederraren eskutitz bat ere bada. Izan ere, Australiako barnealdean grabatutako irudiek ere garrantzia hartzen dute filmean.

Australiako Gobernuko Turismo Sailak, bestalde, film honekin herrialde horretako turismoa bultzatzea espero du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo