GARA > Idatzia > Kirolak > Errugbia

Avironek lehen postua eskuratzeko aukera du

Jon LEUNDA | BAIONA

Avironrek sailkapeneko lehen postua eskuratzeko aukera paregabea izango du gaur iluntzean, izan ere, Tolosan jokatuko du Stade Toulosainen aurka, eta garaipena erdietsiko balute, bihar gertatzen dena gertatzen dela, jardunaldi honen amaieran lehen postuan izango lirateke zuri-urdinak.

Neurketa zaila da, sailkapeneko buruaren zelaian jokatuko dute euskaldunek, baina hauek ere bigarren daude, Tolosakoengandik bi puntutara eta ilusio handiz abiatu ziren atzo. Irabazteko asko dute, eta galtzeko ezer ere ez, Stade baita Liga irabazteko faborito nagusietako bat. Hamabostekoa ez dute erabaki baionarrek, baina deialdiaren berri eman dute eta honako hauek agertzen dira: Blake, lafitte, linde, Spriggay, Bernard, Martin, Lafond, Igiñiz, Hegi, Roumieu, Avril, Puricelli, Baget, Deen, Garcia, Iñigo, Edmonds, Larretxea, Gower, Lacroix, Fall, Lhande, Gerber, Bolavucu eta Elhorga. 20.30ean hasiko da partida.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo