GARA > Idatzia > Kirolak > Athletic

Horrelako final gehiagorik ez !

 

Amaia U. LASAGABASTER

Bai politak, finalak... denboraldi amaieran eta jokoan dagoena urrezko eta zilarrezko dominak direnean. Athleticek, zoritxarrez, aspaldian ez ditu horrelakoak jokatu; bestelakoak, berriz, bi asterik behin sufritzen ditu San Mamesek azken urteotan. Bazegoen, iaz azkenean lortutako postuari helduz edo, aurtengo esperientzia desberdina izatearekin amets egiteko tentazioa, baina denboraldiaren lehen herena justu-justu bete, eta bigarren finala bizi dugu Bilbon. Eta horrela jarraituko dugu, Athleticek San Mameseko harmailetan topatzen duen indarra maletan sartu eta kanpoan jokatu behar dituen norgehiagoketara eramaten ez badu. Argi dago ezinbestekoa dela etxean ondo aritzea, baina bisitari guztiak menderatzea ezinezkoa den heinean, zuri-gorriek beharrezkoa dute atzoko garaipena bolada bilakatzea, beren bidaietatik souvenir bat edo beste ekarriz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo