Olaso
Txoria
Txoriari hegoak ebaki nahi izan ez zizkion gizona, hegan joan zaigu. Txoriaren hegoak, gizakumeen askatasunaren ikurra, berean diraute eta txori askea maite zuen gizonak euskal gizon-emakumeon maitasuna irabazi du. Hegan joan da euskal kantagintzaren txoria. Euskal Herriko zeru gainean ikusi eta entzun ahal izango dugu. Gugan bego Mikel.