GARA > Idatzia > Kultura

Jipoituaren larruan sartzeko ahalegina egin du Anjel Lertxundik

Durangoko azokaren atarian bi liburu aurkeztu ziren atzo. «Zoaz infernura, laztana» (Alberdania) da Anjel Lertxundi oriotarraren azken eleberria. «Ihes betea» argitaratu eta bi urtera, tratu txarrei buruzko istorio hunkigarria idatzi du oraingoan. Emakume batek, bera jipoitzen zuen senarra erail ostean, epaileari eta kartzelako gizarte-laguntzaileari egindako aitortzak biltzen ditu. Genero beltza aukeratu du konfesio horiek lehenengo pertsonan kontatzeko.


«Hegalik gabe hegan», Une Nare Eza taldearen bigarren diskoa kalean da

Kontzertu akustiko labur bat eskainiz estreinatu zuen UNE taldeak atzo bere bigarren lana. Metal, rock eta pop ukituak nahasten dituen disko honek kontrasteak ditu emaitza, dinamismo handiko musika.








Igo