Mumbaiko atentatuak direla-eta kexa formala aurkeztu dio Indiak Pakistani
Mumbaiko atentatuen ostean, India eta Pakistanen arteko harremanek okerrera egin dute. Atzo, New Delhik kexa formala helarazi zion Islamabadeko Gobernuari eta horren bidez «Pakistanen sortutako terrorismoaren gaineko kontrolik ez» duela egotzi zion.
GARA |
Indiak protesta ofiziala igorri zion atzo Pakistani, Mumbain izandako atentatu islamisten ardura egotzi ondoren. Artean, Indiako prentsak atzo nabarmendu zuen informazio zerbitzuek emandako abisuak ez zirela kontuan izan.
Indiako Kanpo Harremanetarako ministroak Pakistango enbaxadoreari deitu zion Islamabadi «herrialde horretan sortutako terrorismoa kontrolatzeko lanetan izandako porrota» leporatzeko, Press Trust of India agentziak adierazi zuenez.
Atzokoa New Delhik Islamabadi aurkezten dion lehen kexa ofiziala bada ere, Indiako agintariek atentatuak jazo eta berehala Pakistani egotzi zioten gertatutakoaren ardura.
«Mumbaiko istiluetan hil ziren terroristak Pakistangoak ziren jatorriz», adierazi zion astelehenean Indiako barne ministroorde Xakil Ahmadek BBCri. Honek, Pakistango Gobernuari ez ziola ezer leporatzen argitu zuen, baina lurralde hori «Indiaren aurkako ekintzak prestatzeko» erabiltzen dela gaineratu zuen.
Indiako Gobernuko iturriek adierazi dutenez, atentatu horien ardura legez kanpoko Laxkar-e-Taiba taldearena da.
Talde honek Pakistanen du sorburua eta Kaxmirren ekintza ugari burutu ditu. Indiako Gobernuaren arabera, Pakistango zerbitzu sekretuen laguntza jaso du Laxkar-e-Taibak.
«Aspaldidanik hazten ari den terrorismo uholde bati egin behar diogu aurre, baina Mumbaiko atentatuak beste mota batekoak izan dira. Hori dela-eta, erantzun zorrotza eta berehalakoa eman behar zaie», adierazi zion prentsari boterean dagoen Kongresuko Alderdiko bozeramaile Jaianti Natarajanek.
Kanpo Harremanetarako Estatu idazkari Anand Xarmak Mumbaiko atentatuek Pakistanekin harremanak normalizatzeko prozesuaren aurkako «kolpe gogorra» izango direla adierazi zion France Presse agentziari.
Bizirik harrapatu duten ekintzaile bakarrak, 21 urteko Ajmal Amir Kamalek, pakistandar guztiek Laxkar-e-Taiba taldearen entrenamendua jaso zutela esan die ikertzaileei, Indiako prentsak argitaratutakoaren arabera.
Mokoka dauden bizilagunak
India eta Pakistanen artean dagoeneko hiru gerra izan dira. Arma nuklearrak dituzte biek eta 2001ean Laxkar-e-Taibari Indiako Parlamentuaren kontra atentatua egin izana egotzi ostean laugarrenari ekitetik gertu izan ziren.
«Financial Times» egunkarian azaldutako elkarrizketa batean, Pakistango presidente Asif Ali Zardarik ukatu egin zuen talde islamistekin lotura dutenik. «Atentatuak egin dituztenek Laxkar-e-Taibarekin lotura badute ere, zer? Akaso guk ez al dugu horien aurka ere egiten?», bota zuen Zardarik.
AEBetako Estatu idazkari Condoleezza Ricek atentatuen gaineko ikerketa sakona egiteko eskatu dio Pakistani. «Bada garaia benetako elkarlana izan dadin», adierazi zuen Ricek Londresen.
El jefe del Gobierno de Maharashtra, el Estado indio cuya capital es Mumbai, Vilasrao Deshmuj, puso ayer su cargo a disposición de su partido tras los atentados que han golpeado a la ciudad, mientras que la dimisión de su viceprimer ministro ya ha sido aceptada.
Deshmuj explicó que presentó su renuncia al comité central del Partido del Congreso, que también gobierna en India y que ahora deberá decidir si acepta la dimisión.
«Asumo la responsabilidad moral por los ataques terroristas y he ofrecido mi dimisión», anunció el jefe del Gobierno de Maharashtra, según las agencias indias.
Deshmuj ha sido objeto de una nueva polémica en las últimas horas por haber accedido al hotel Taj Mahal en compañía del director de cine Ram Gopal Verma y su hijo, apenas dos días del fin del ataque sufrido en el hotel.
El viceprimer ministro, R.R. Patil, también dimitió. «He decidido volver a mi pueblo natal», aseguró a la televisión NDTV. Patil había sido blanco de las críticas por haber dicho el sábado, en referencia a los ataques, que «pequeños sucesos pasan en las grandes ciudades».
«Nazioari egin dizkioten mehatxu larriei gogor egingo diegu aurre», adierazi zuen Indiako Barne ministro berriak, P. Txindambaramek. «Indiaren arimaren aurka» egiten ari direla adierazi zuen.