Aihotza eta `salakova' hartuta, Bilbotik Europako bihotzera bidaia
Irabaziz gero, bizkaitarrek H multzoko lidergoa sendotuko lukete. Azken bi neurketetan atseden hartu ostean, Pasalic prest egongo da.
Arnaitz GORRITI | BILBO
Europako txapelketek ez dute atsedenerako astirik uzten eta, beraz, Bilbao Basketek Murtziatik Euskal Herrira iritsi berritan Podgoricarako bidea hartu behar izan zuten atzo. Han, gaur arratsaldean, 19.00etatik aurrera, Buducnosten aurka Eurocupeko aurreneko faseko bigarren jardunaldia jokatuko dute.
Europako bihotzera egingo duen aurreneko bidaia izaki, David Livingstone doktorearen antzera prestatu beharko dute Iurbentia Bilbao Basketeko espedizioko kideek, aihotza eskuan eta `salakov' kapela buruan hartuta, bidera zer edo nor aterako zaien arrasto handirik eduki gabe.
Diotenez, SC Moracia Pabilioia oso zaila omen da aurkarientzat. Horrez gain, Buducnost Eurocupeko aurreneko jardunaldian galtzaile atera zen Txekiar Errepublikan. Ondorioz, amorruz ekingo diote neurketari Dejan Radonjic entrenatzailearen mutilek.
Pasalic eta guzti
Talde bizkaitarrak, bestalde, joan den astean jokatu bi neurketak irabazita egin du Podgoricarako bidaia; lasai, alegia.
Horrez gain, Drago Pasalic jokatzeko moduan egongo da berriz. Igandean, CB Murtziaren aurka, beroketak arazorik gabe egin bazituen ere, Txus Vidorretak nahiago izan zuen pibot kroaziarrak atseden hartzea gaurko partidarako gertu egon zedin.
Irabaziz gero, H multzoko lidertza sendotuko luke talde bilbotarrak. Dena den, Vidorretaren hitzetan, «presiorik gabe» joan dira beltzezko gizonak Montenegrora.
«Bi garaipen jarraian lortuta, presiorik gabe jokatuko dugu. Murtzian edo Hemofarmen aurka galdu izan bagenu ez litzateke gauza bera izango, baina orain animoz ederki gaude», aitortu zuen Indautxukoak.
Buducnostek talde gaztea du eta edozein izan daiteke jokalari arriskutsuena. Dena den, Nymburken aurkako debutean Vladimir Micov hegalekoa eta Ivan Maras hegal-pibota izan ziren onenak.
Aunque el equipo bilbaino va a disputar su segundo encuentro en 48 horas, después de ganar en Murcia, todavía no acusa en exceso el cansancio, al menos, según las palabras de su capitán Javi Salgado. El base de Santutxu negaba ayer que la fatiga pudiera suponer un problema, antes de embarcarse en el vuelo chárter hacia la cita europea en Podgorica.
«Habrá que afrontar el partido contra Buducnost con energía. Aunque lleguemos algo fatigados, en realidad ésto no ha hecho más que empezar. Además, una vez que hayamos llegado, hay tiempo de descansar, después el entrenamiento y mañana -por hoy-, el partido. Por tanto, no creo que el cansancio vaya a suponer mayor problema, al menos por el momento».
A. G.